BERRIAK

Erle Beltzaz hitz egiteko hitzordua larunbat goizean Itsasun

erle_beltzaz_hitz_egiteko_hitzordua_larunbat_goizean_itsasun

MP3 jaitsi

Erle Beltzaren kontserbatorioak, Itsasun, Sanoki gelan antolatzen du mintzaldi bat larunbat goizean otsailaren 22an 10etan.

Andone Estonba unibertsitateko katedraduna, eta Egoitz Galartza marexal eta erlezaina izanen dira mintzalari. Euskal Erle Beltza elkarteko Michel Setoainek gehiago erran dauku mintzaldiaz.

2020eko Otsailaren 21a

BERRIAK

Tutak, Zea Mays edota astearte gizena : Hartzaro iratzarria da

tutak_zea_mays_edota_astearte_gizena_hartzaro_iratzarria_da

MP3 jaitsi

Hartzaro festibala aurten ere Uztaritzen abiatua da. Bainan hitzordu garrantzitsuenak heldu dira. Tartean, rock kontzertu bat ostiralean, Zea Mays taldearekin, eta bistan dena usaiako Tutak eta Asterte gizena, edo ihaute eguna.

Arantxa Idieder mintzatu da Aritz Bidegainekin. Kontzertuaz bereziki arduratu da, eta sustut urtero bezala antzerkilari lanetan leku berezi bat du.


2020eko Otsailaren 20a

BERRIAK

Itsasu Elgarrekin zerrenda zuzenduko du Louis Ustarrozek

itsasu_elgarrekin_zerrenda_zuzenduko_du_louis_ustarrozek

MP3 jaitsi

Hiru zerrenda izanen dira Itsasun, herriko bozen kari.

Jean-Paul Iturburua lehen axuantak Roger Gamoy auzapezaren bilana defendituko duela baieztatu dauku. Egitaraua laster aurkeztu behar luke. Talde abertzaleak HERRIARI zerrenda aurkeztu berri du.

Eta etiketarik gabe doan Louis Ustarroz enpresa buruak Itsasu Elgarrekinlista zuzenduko du. Kriztof Arotzarena harekin mintzatu da.

2020eko Otsailaren 19a

BERRIAK

Marie-Antoinette Eskozian, horra Goxoki gaztetxeak proposatzen duen gaia

marie_antoinette_eskozian_horra_goxoki_gaztetxeak_proposatzen_duen_gaia

MP3 jaitsi

Itsasuko Goxoki gaztetxeak ihaute gau bat proposatzen du larunbat honetan, otsailaren 22an.

Irudimen handiko gaztetxeko kideek gai bat proposatzen dute, Marie-Antoinette Eskozian. Mozorro baten asmatzeko zuen irudimena landu beharko duzue beraz, sartzea kitorik baita mozorrotuentzat.

Gaztetxeko Maddi Sarasua, Martta Hiribarren eta Patxi Laskaraiekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Otsailaren 19a

BERRIAK

Duela 25 urte sortu harreman indartsu eta arraberritua Larresoron

duela_25_urte_sortu_harreman_indartsu_eta_arraberritua_larresoron

MP3 jaitsi

Orain dela 25 urte sortu zen Iparra Hegoa, Seguran aste batez ospatzen dena urtero. Erroak egin ditu Ipar Euskal Herrian ere: Urruña aldean luzaz, eta Baigorrin joan den urtean ospatu zen. Aurten aldiz, Larresoro hautatu dute besta egiteko.

Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin, eta lehenik Ana Jaunarena, lizeoko ikasle ohia eta antolakatekoarekin mintzatu da.

2020eko Otsailaren 18a

BERRIAK

Mitoak, kondairak eta leiendak Donibane Lohizuneko ihaute eguneko gai nagusi

mitoak_kondairak_eta_leiendak_donibane_lohizuneko_ihaute_eguneko_gai_nagusi

MP3 jaitsi

Sorgin Gaua eta ihaute eguna Ziburuko eta Donibane Lohizuneko herrietan ospatuko dituzte aurten ere. Aste luze bateko ospakizuna abiatu zuten pasa den larunbatean, hartzaren iratzartze eta desfilearekin.

Ostiralean Ziburuko Sorgin Gaua eta larunbatean ihaute eguna Donibane Lohizunen, beste hitzordu batzu ere badira, tartean astearte honetan Thierry Truffaut-ren hitzaldia.

Arantxa Idieder mintzatu da Idoia Datxarri eta Elorri Charreton antolatzaileekin. Haien elkartea aurkeztu diote.

2020eko Otsailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016