BERRIAK

Pantailarekin handitzeaz tailerra

pantailarekin_handitzeaz_tailerra

MP3 jaitsi

Telebistak, tabletak, edota telefonoak, etxe gehienetan dira gaur egun. Helduok jadanik erabiltzerakoan, kontrolatzeko zailtasunak izaiten ahal ditugu. Bainan haurren garapenean ere leku handia dute. Zoin dira arriskuak? Beste manera batez erabiltzen ahal ote dira pantailak?

Baionako OIhana ikastolak tailer bat proposatzen du astearte gau honetan 19tan kolektiboki lantzeko elkarte baten laguntzarekin.

Arantxa Idiederrek aipatu du ikastolako buraso den Christine Garay-ekin.

Haurtzaindegi bat izango da nahi duten burasoentzat, izena eman behar: hezkuntza.oihana@gmail.com

2020eko Otsailaren 03a

BERRIAK

Maritzuli dantza konpainiak dantza leku berria estrenatu du

maritzuli_dantza_konpainiak_dantza_leku_berria_estrenatu_du

MP3 jaitsi

Marian Arregi deitu dantza leku berria estrenatu du Maritzuli konpainiak Biarritzen.

Dantza kurtsoak emaiteko tresna ezinbestekoa eskuratu du 20 urteko ibilbidea duen dantza konpainiak. Urtetan zehar, besteak beste, Malandain dantza taldearen laguntzari esker biziraun duela taldeak aitortu dauku Jon Olazcuaga-Garibal ko-lehendakariak. Berekin solastatu da Panpi Mercapide.

2020eko Urtarrilaren 31a

BERRIAK

Manex Pagola omenduko dute Oñatin igandean

manex_pagola_omenduko_dute_onatin_igandean

MP3 jaitsi

Beskoitzeko ikastolak, Urketako elizan antolatu zuen kantaldi bat Manex Pagola omentzeko. Hunen ildotik Oñatin otsailaren 2an izanen da Manex Pagolaren omenaldia arratsaldeko 6etan.

Beskoitzeko ikastolaren alde antolatu du bertako ikastolak.

Haritza Camblong burasoarekin mintzatu da Panpi Mercapide, eta lehen emaldiaren arraskataz lehenik.

2020eko Urtarrilaren 31a

BERRIAK

Etiopatia, beste manera batez artatzeko

etiopatia_beste_manera_batez_artatzeko

MP3 jaitsi

Zer da etiopatia? Osteopatiari konparatzen ahal ote da?

Maialen Berra Zubieta etiopata da, eta berriki Baionako santizpiritu auzoan artagela bat ideki du Arnaud Auzirekin. Etio, edo zergatia aurkitzeko helburuarekin, luzaz hitz eginez hasten du beti etiopatak bere saioa, gorputza manipulatu aitzin.

Arantxa Idieder joan da bere bulegora, artatzeko manera hori hobeki ezagutzeko.

2020eko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Xixon Baguette elkartearen erdigunean, metal musika

xixon_baguette_elkartearen_erdigunean_metal_musika

MP3 jaitsi

Duela zonbait hilabete sortu Xixon Baguette elkarteak, Metal musika sustatu nahi du.

Donibane Ziburuko Gaztetxean otsailaren 1ean Torheit, Inertzia eta Red Dead taldeak gomitatu dituzte.

Panpi Mercapidek gehiago jakin nahi izan du Xixon Baguette elkarteaz. Frank Harriet, Mikel Etxeberri eta Eneko Feldmann kidek izenaren jatorria aipatu diote.

2020eko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Physis versus Nomos taldeak Baionan joko du larunbat eguerdian

physis_versus_nomos_taldeak_baionan_joko_du_larunbat_eguerdian

MP3 jaitsi

Physis versus Nomos taldea ariko da larunbat honetan, Baionako Epaiska ostatuan. Berezitasun bat eskaintzen du elkarteak, merkatu eguna baita larunbat goizetan, eguerditan kontzertu eta pintxo momentu bat Pannecau karrikan.

Donostia aldeko taldeak joan den urtean atera zuen bere azken diskoa. Physis versus Nomos taldeko kide den Beñat Antxustegirekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Urtarrilaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016