BERRIAK

"Harri metaketen modak gelditu behar du"

_harri_metaketen_modak_gelditu_behar_du_

MP3 jaitsi

Joan den igandean irailaren 9an, hamar bat herritar igo dira Larrun mendira salatzeko Cairn edo harri metaketak egiten zirela denetan eta nolanahika. Ingurumenarentzat lanjerosa dela diote, lurretik kentzen dituztelako harriak, metak egiteko. Michelle Gracyk bere kexua adierazi du Marga Forestier kazetariari.

2018ko Irailaren 13a

BERRIAK

Massonde etxeak Zuraiden 80 urte ditu aurten

massonde_etxeak_zuraiden_80_urte_ditu_aurten

MP3 jaitsi

Harategi, xarkuteria, xerriki, gazitegi eta kontserbak egiten dituzte. Igandean, irailaren 16an, Zuraiden ate idekiak izanen dira enpresan, goizeko 9etarik arratsaldeko 5etarat, Tripotx bestaren kari.
Manu Berasateguy, enpresako buxeria arduradunarekin mintzatu gira.
http://www.pascal-massonde.com
https://www.facebook.com/PascalMassonde

2018ko Irailaren 12a

BERRIAK

Mintzalasai : bateratu eta boteretu

mintzalasai_bateratu_eta_boteretu

MP3 jaitsi

Irailaren 30a arte euskaraz gozatzeko aukera emanen du aurten ere Mintzalasai ekitaldiak. Egitaraua aurkeztu dute Biarritze, Angelu eta Baionan gaindi. Marga Forestier Biarritzeko Euskara misio karguduna den Viviane Ithursarryrekin mintzatu da. Egitarau osoa https://mintzalasai.eus gunean.

2018ko Irailaren 11a

BERRIAK

Kirol bizienetarik, lasaienetara lerratu aurtengo Glissegunara hurbilduz

kirol_bizienetarik_lasaienetara_lerratu_aurtengo_glissegunara_hurbilduz

MP3 jaitsi

Angeluko La Barre hondartzan, irailaren 16an igandean iraganen da, Seaskak, Angeluko Kimua ikastola eta Miarritzeko Itsas argi Ikastolarekin antolatzen duen Glisseguna.
Seaskako Ramuntxo Etxeberrirekin hitzegin du Panpi Mercapidek:

2018ko Irailaren 10a

BERRIAK

Asunak eguna iragan zen Lekornen

asunak_eguna_iragan_zen_lekornen

MP3 jaitsi

Lekornen Asunak egunaldia iragan da atzo, Garroa gazteluaren aitzinean, eguzkia ere gomitatu delarik.
Lekuko laborari eta ekoizle desberdinekin zuzenki solastatzeko parada eskaintzen du BLE eta Emazteek Diote elkarteek antolatu topaketa jendetsuak. Panpi Mercapidek bere mikroa luzatu du publikoari, bainan lehenik antolatzaileetan den Ble elkarteko Thomas Ergirekin solastatu da:

2018ko Irailaren 06a

BERRIAK

Garagardo Festaren lehen edizioa Uztaritzen larunbatean

garagardo_festaren_lehen_edizioa_uztaritzen_larunbatean

MP3 jaitsi

Larunbat honetan, Uztaritzeko elkarten egunari segida emaiteko, lehen aldikotz antolatu da garagardo festa.
Kutun elkarteak 12tarik goiti emaiten du hitz ordua Uztaritzeko Bilgunen, Panpi Mercapide:
https://garagardo-festa.eus/

2018ko Irailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016