BERRIAK

Urtz, Janus Lester eta DJ Üzkülüz Lekornen Baigura ikastolaren alde

urtz_janus_lester_eta_dj_uzkuluz_lekornen_baigura_ikastolaren_alde

MP3 jaitsi

Lekornen kokatua den Baigura ikastolak, proposamen bat ekartzen digu asteburu honetako.

Urriaren 21ean larunbatean, Hodi Aldea gelan, Urtz, Janus Lester eta DJ Üzkülüz gomitatu baidituzte.

Buraso diren Arantxa Uhalde eta Paul Mendiburuk, erran daukute ohituretan sartzen ari dela urtero antolatzen duten kontzertu hau.

2023ko Urriaren 18a

BERRIAK

Ahetze Arrosez, bularreko minbiziaren prebentzio eta elkartasun eguna

ahetze_arrosez_bularreko_minbiziaren_prebentzio_eta_elkartasun_eguna

MP3 jaitsi

Ahetze Arrosez antolatu dute lehen aldiz, eta urriaren 22 huntan izanen da.

Bularreko minbiziaren prebentzio hilabetea delarik Pikofil64 elkarteak abiatuta besteak beste, Nesk'à Paillettes elkartea eta Goxa Leku etxea laguntzeko egunak izango dira.

Goizean bi ibilaldi izango dira, eguerditan bazkaria (jada betea dena) eta arratsaldean, animazioak, eta prebentzio eta informazio mahaiak. Arantxa Idieder, Maryse Doiharzabalekin mintzatu da.

Xehetasun gehiagorentzat: pikofil64@gmail.com eta izena emateko ibilaldiarentzat.

2023ko Urriaren 18a

BERRIAK

Herri bat, Goxoki bat 35 urtez

herri_bat_goxoki_bat_35_urtez

MP3 jaitsi

Itsasuko Goxoki gaztetxeak 35. urtemuga ospatuko du larunbatean, urriaren 21ean.

Bazkaria eta kontzertuak izanen dira: Atzarbale, Dekot, Kimule, Buuzbu eta Odei ikusten ahalko dira.

Josu Guillen, Estebe Parachou eta Flo Teletxea gaztetxeko kideek aipatu daukute Iparraldeko gaztetxe xaharrenetarik dela Goxoki.

2023ko Urriaren 17a

BERRIAK

Azken egunak Zugarramurdiko Sanokik antolatu mus txapelketan izena emateko

azken_egunak_zugarramurdiko_sanokik_antolatu_mus_txapelketan_izena_emateko

MP3 jaitsi

Hasi bezala, besta giroan bukatuko du Zugarramurdiko Sanoki ostatuak aurtengo sasoia. Joan den maiatzean ireki berria, Niko Etxarten kontzertu batekin eman zioten hasiera abenturari, urri ondar honetan Mus txapelketa batekin bururatuko dute, urriaren 20an abiatuko dena.

Izenak urriaren 15a aintzin eman behar dira 00 34633 35 94 13-ra whatsapp mezu bat bidaliz, edo ostatutik pasatuz. Txapeleketa urriaren 20, 23 eta azaroaren 3 eta 11an iraganen da, eta 1000 euroko saria izanen da bikote irabazlearendako.

Olatz Idoate mintzatu da, Sanoki ostatuko Evelyne Errandonearekin.

2023ko Urriaren 13a

BERRIAK

"Buztin lana bikote dantza bezala da, behar da lurra ulertu eta bere erritmoa entzun"

_buztin_lana_bikote_dantza_bezala_da_behar_da_lurra_ulertu_eta_bere_erritmoa_entzun_

MP3 jaitsi

Buztina eskola ireki berri dute Baionan Laure Estevez eta Haize Othondok.

Aisialdirako buztina eskola da 6 pertsona hartzen dituzte kurtsoka, zeramikazko gauzak sortzeko parada eskaintzen dute, buztingaia eta moldea landuz.

Baionako Züzülü arte lekuan instalatu dira bi artisauak eta bertara hurbildu da Arantxa Idieder, Haize Othondorekin hitz egiteko.

2023ko Urriaren 12a

BERRIAK

Haizea Nuen, etxebizitzaren eskubidearen aldeko ereserkia

haizea_nuen_etxebizitzaren_eskubidearen_aldeko_ereserkia

MP3 jaitsi

Zortzi taldeko Bixente Junca eta Xanti Legartok plazaratu dute bideo klip bat, joan den urtean argitaratu Deia diskoko kantu batekin. Usaian poesiaz josi kantuak egiten baldin badituzte, aldarrikapen bat aitzinean eman nahi izan dute.

Haizea Nuen, kantua berriz grabatu dute laukotean, eta etxebizitzaren problematikaren ereserkia bilakarazi nahi dute. Panpi Merkapide mintzatu da bi musikariekin.

2023ko Urriaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016