BERRIAK

Azkaingo gaztetxearen 15 urteak ospatzeko festa handia larunbatean!

azkaingo_gaztetxearen_15_urteak_ospatzeko_festa_handia_larunbatean_

MP3 jaitsi

15 urte ospatuko ditu Azkaingo Kilika Gaztetxeak asteburu honetan.

Egun guziko programazioa prestatua dute Kiroletako ezker paretan, duela gutti arte gazteenak zirenak. Belaunaldi berri batek hartu du segida Azkainen eta horietakoa den Joannis Luberriagarekin egon da Olatz Idoate.

2022ko Urriaren 13a

BERRIAK

Generoak zer eragin du gure hizkuntza praktiketan, bereziki hizkuntza zapaldua delarik?

generoak_zer_eragin_du_gure_hizkuntza_praktiketan_bereziki_hizkuntza_zapaldua_delarik_

MP3 jaitsi

Ostegun honetan arratsaldeko 18.30tan Senpereko Larraldea etxean UEU-k antolatu À¢Â€ÂœHizkuntza eta generoaÀ¢Â€Â izenburupeko mintzaldia izanen da.

Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek emanen dute hitzaldia eta Eusko Ikaskuntzako Oihana Zanponik aurkezle lana eginen du. Hitzordu honi buruzko xehetasun zonbaitzu bilduko ditu Maia Muruagak.

2022ko Urriaren 12a

BERRIAK

"Nerabe baten ikuspegitik, euskaldunen errebolta eta amerindiarrena paraleloan jarri ditu"

_nerabe_baten_ikuspegitik_euskaldunen_errebolta_eta_amerindiarrena_paraleloan_jarri_ditu_

MP3 jaitsi

Balle Perdue kolektiboak, Manu Berk-ek idatzi À¢Â€ÂœGORA! Un selfie au milieu des siouxÀ¢Â€Â ikuskizuna eskainiko du Baionako Patxa plazan ostegun honetan (kasu ez baita gehiago lekurik) eta bigarren emanaldi bat eskeiniko du ostiralean Hendaian, Borderline Fabrikak À¢Â€Âœ4. harriaÀ¢Â€Â festibalaren baitan ostiralerako programatu baitu ikuskizun hau.

Maia Muruaga mintzatu da Ander Fernandezekin.

2022ko Urriaren 12a

BERRIAK

Ziburu mendia zaintzeko garbiketa eguna

ziburu_mendia_zaintzeko_garbiketa_eguna

MP3 jaitsi

Euskal Elkargoak antolatzen duen Klima astearen karietara Ziburuko Herriko Etxeak bi ekitaldi antolatu ditu.

Lehena urriaren 8an Mendi Garbi operazioarekin Ziburu Mendin eta bigarrena urriaren 15ean garapen iraunkorraren aldeko egunarekin. Egun horretan Ziburuko erabilera anitzeko gunean ekimen iraunkorren herrixka bat proposatuko dute. Ziburuko herriko etxeko hautetsi den Jean Mixel Dirassar-ekin mintzatu da Maia Muruaga.


2022ko Urriaren 07a

BERRIAK

Zuperfete egunarentzat 400 bazkari, ZUPeko biztanleek prestatua

zuperfete_egunarentzat_400_bazkari_zupeko_biztanleek_prestatua

MP3 jaitsi

Urteroko hitzordu garrantzitsua da Baionako ZUP auzoko Zuperfete. Auzokideak elkartzen baitira hainbat animazio, tailer eta kontzertuen inguruan eta sustut bazkari parte hartzaile baten inguruan.

20 talde desberdinek prestatuko dute bazkaria, denek ber oinarriarekin oilaskoa, bainan munduko molde desberdinetan. Zoin oilasko hautatubazkaltzeko? Zozketa baten bitartez hautatua da, eta hori prezio merkean, 5 eurotan.

Arantxa Idieder mintzatuda Xan Goenaga antolatzailearekin.

2022ko Urriaren 07a

BERRIAK

Eta zergatik ez Makeako nesken eskubaloi taldean arbitro?

eta_zergatik_ez_makeako_nesken_eskubaloi_taldean_arbitro_

MP3 jaitsi

Makeako nesken eskubaloi taldeak arbitro bat xerkatzen du. Iaz berriz abiarazi zuten helduen taldea eta gaur egun departamendu mailako Excellence mailan ari dira. Ongi hasi badute sasoia, ezin izango dituzte fase finalak jokatu arbitrotik ez badute atxemaiten. Aña Saint Esteben jokolariarekin dugu Olatz Idoate

Harremanetan jartzeko taldearekin: asclagunak@gmail.com edo instagram edo facebooken bidez.

2022ko Urriaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016