BERRIAK

"Izigarri interesgarria da jende xumearen idazkera, jakiteko tokiko jendea nola mintzo zen garaian"

_izigarri_interesgarria_da_jende_xumearen_idazkera_jakiteko_tokiko_jendea_nola_mintzo_zen_garaian_

MP3 jaitsi

Lapurdiko itsas hegiko euskarari buruzko ikerketa burutzen ari da Maitena Duhalde ikerlaria. Ikasturte bukaeran aurkeztu behar luke bere tesia.

Batez ere ahozko euskara lantzen du, bainan berriki Kebeken berreskuratu du Arrangoitzetik bidalia izan zen karta bat, 1880 urte inguruan. Euskaraz idatzia izanki, Arrangoitzeko garaiko euskara maila zertan zen ikertu ahal izan du. Eta zure etxean ere holako letra edo gutun bat bazenu entzule? Hau da Maitenaren esperantza. Arantxa Idieder mintzatu da harekin

2022ko Irailaren 07a

BERRIAK

"Hau da gure eguna, erakusteko zer egiten dugun etxaldean"

_hau_da_gure_eguna_erakusteko_zer_egiten_dugun_etxaldean_

MP3 jaitsi

Urruñan asteazkenez bururatzen dira bestak.

Bixintxo besten azken egunean laborarien eguna ospatzen dute, eta bertan izan da Maia Muruaga.

2022ko Irailaren 07a

BERRIAK

Belaunaldiak elkartuko dituen kontzertua Sarako bestetan

belaunaldiak_elkartuko_dituen_kontzertua_sarako_bestetan

MP3 jaitsi

Asteburu honetan hasiko dira Sarako bestak. Lapurdin azkenetarikoak, gaitzeko arrakasta izan ohi dute eta aurten gainera Su ta Gar talde mitikoa ariko da larunbat arratsean.

Bertso saioa ere berriz proposatzea deliberatu dute. Besta komiteko bi kiderekin elekatu da Olatz Idoate, Lorea Zozaia eta Julene Exeberrirekin.

2022ko Irailaren 06a

BERRIAK

Duela gutti hasita, Kaiet Iribarne txirrindulari gaztea lehen lehiaketetan gozatzen hasia

duela_gutti_hasita_kaiet_iribarne_txirrindulari_gaztea_lehen_lehiaketetan_gozatzen_hasia

MP3 jaitsi

17 urtekin, Kaiet Iribarne garaztar Txirrindulariak lasterketa bat irabazi berri du Nafarroan, Iparraldeko taldearekin. pasa den asteburuan hitzordu bikoitza zuen.

Gipuzkoako Ibarrako lasterketa larunbatean, eta igandean, urteko garrantzitsuena, Beasaingo premundial lehia. Txirrindularia ezagutzeko parada emaiten digu Olatz Idoatek, harekin solastatu baita asteburuko lasterketak aitzin.

2022ko Irailaren 05a

BERRIAK

Liburu bat elkarrekin hautatu eta ondoko hilabetean taldean trukatu

liburu_bat_elkarrekin_hautatu_eta_ondoko_hilabetean_taldean_trukatu

MP3 jaitsi

Liburu bat hautatu, hilabate bat hartu irakurtzeko, eta ondotik elkartu liburuaz hitzegiteko.

Baionako mediatekaren inguruan, hilabetean behin hamar bat dira biltzen direnak Irakurzaleak! taldean. Emazte eta gizonak tartekatuz, Ipar ala Hego Euskal Herrikoa, adin desberdinetakoa, Euskal literaturan den aniztasunean murgilduta dira.

Astelehen huntan biltzen dira berriz udako pausaren ondotik, Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza liburua aipatzeko.

Arantxa Idieder mintzatu da Baionako irakur taldeko kide batekinden Maite Ithurbiderekin.

Astelehen huntan 6.15etan dute hitzordua Baionako mediatekan. Eta ondoko hilabatetetik aitzina ber tenorean bainan asteartez izango da, tarteka Eusko Ikaskuntzan elkartzen direlarik.

2022ko Irailaren 05a

BERRIAK

"Pentsa dezakegu, ukatua izaitea norbaiti gure dantzetan parte hartzea bere azalaren koloreagatik?"

_pentsa_dezakegu_ukatua_izaitea_norbaiti_gure_dantzetan_parte_hartzea_bere_azalaren_koloreagatik_

MP3 jaitsi

Generoa galdezka euskal dantzan.

Euskal Kultur Erakundea eta Eusko Ikaskuntzarekin partaidetzan, Biarritzeko mediatekan euskal dantza, generoaren ikuspegitik aztertzea eta eztabaidatza proposatzen dute.

Alaia Cachenaut, Ihintza Irungarai eta Oier Araolaza gomitatu dituzte.

Ze leku du generoak dantzan? Tradizioaren estakuruak ze balio du, jende multzo bat generoagatik kanpo uzten denean?

Eztabaida irailaren 2an, ostiral honetan, 6etan Biarritzeko mediatekan. Arantxa Idieder mintzatu da Oier Araolaza antropologoarekin.



2022ko Agorrilaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016