BERRIAK

Haurrak eta burasoak elgarrekin pilota ikastaldian

haurrak_eta_burasoak_elgarrekin_pilota_ikastaldian

MP3 jaitsi

Joan den astean aipatzen genizuen Angeluko GAIA elkarteak pilota ikastaldiak proposatzen zituela formatu arras berezi batean, haurrei eta burasoei zuzenduak baitziren.

Aste honetan Angeluko Orok Bat pilota kantxetan ziren, familian pilotaz gozatzen. Olatz Idoate hara hurbildu da protagonista nagusiekin mintzatzeko: Fabien Mendibourekin lehenik, ama batekin ondotik eta bi haurrekin bukatzeko.

2022ko Otsailaren 25a

BERRIAK

"Neri interesatzen nauena da gizarte hunek zer sortzen digun, ulertzea burumuinean zer sortzen digun"

_neri_interesatzen_nauena_da_gizarte_hunek_zer_sortzen_digun_ulertzea_burumuinean_zer_sortzen_digun_

MP3 jaitsi

Bizipenek egiten gaituzte, nola moldatzen dute gure burumuina?

UEU eta Eusko ikaskuntzak antolatu hitzaldi zikloen tartean, galdera hori izango du abiapundu Loretxu Bergunian neurozientzialariak ostegun astiriko hitzaldian Baionan.

Urteetako lanetan, oroitzapenen oroimena ikertu du, burumuinaren estrukturan duten eragina aztertuz. Arantxa Idiederrekin mintzatu da gaiaz.

Akademiatik tartarika hitzaldi zikloaren baita, hitzordua beraz Loretxu Bergunian neurozientzialariarekin ostegun honetan, 6etan Baionan Eusko Ikaskunztaren egoitzan

2022ko Otsailaren 24a

BERRIAK

Xareko pilotariak Hazparnen dira aste guzian

xareko_pilotariak_hazparnen_dira_aste_guzian

MP3 jaitsi

Iparraldeko Batzordeko txapelketa bukatu berria, Xareko pilotariek, Mastersarekin segitzen dute joan den igandetik heldu den larunbata arte (otsailak 13tik 19ra).

Iaz, osasun neurriak zirela eta, ez zuten antolatu ahal izan, baina Hazparneko Noizbait elkartekoek ez du huts egin aurten. Aste honetan, Xareko 18 pilotari hoberenak lehiatzen dira Berria trinketean egun guziz. Mikel Funosas, pilotari eta antolatzailearekin mintzatu da Olatz Idoate.

Pilotariak, 3 bikoteko 3 multzoetan banatuak dira. Astean zehar urririk dira, haatik ostiraleko finalerdi eta Larunbateko finalendako sartzea ordaindu beharko da.

2022ko Otsailaren 18a

BERRIAK

Donibane Lohizune prest Mauleren kontrako derbi zailarentzat

donibane_lohizune_prest_mauleren_kontrako_derbi_zailarentzat

MP3 jaitsi

Errugbian, Donibane Lohizuneko taldea federal 1 mailan ari da eta asteburu honetan derbia etxean jokatuko du Maulekojokolarien aurka. Iban Hiriart-Urruty, talde lapurtarraren kapitaina da. Xabi Carricart-ek berekin sasoinari begira pundu bat egin du. Besteak beste, ukan duten pasarte zaila, taldearen helburua eta asteburu huntako derbia.

Asteburu huntako partida igandean izanen da, arratsaldeko 3eta erditan, Mauleko taldearen aurka. Zuzenean segitzen ahalko duzue, Euskal Irratietan.


2022ko Otsailaren 18a

BERRIAK

Pilota ikastaldia haur eta burasoentzat

pilota_ikastaldia_haur_eta_burasoentzat

MP3 jaitsi

Angeluko GAIA elkarteak pilota ikastaldiak proposatzea ez da hain bitxia. Herri kiroletaz gain, bada aspaldi pilotaren esparruan ari direla, haatik, otsaileko bakantzetako bigarren aste huntan, pilota ikastaldi bereziak proposatzen dituzte.

Formatu berri batean, haurrak eta burasoei zuzenduak dira, familian pilotaz goza dezaten, eta ez bakarrik jostatzen, baizik eta pilotaren atal desberdinak jorratuko dituztela. Xehetasunen jakiteko, Fabien Mendiboure GAIA elkarteko kideaz hurbil da Olatz Idoate.

2022ko Otsailaren 18a

BERRIAK

Heletako kantu afariarentzat izena eman!

heletako_kantu_afariarentzat_izena_eman_

MP3 jaitsi

Baigura ikastolak 10. urte mugakari Kantu Afari bat antolatzen du otsailaren 18an Heletako Larre ostatuan, Watson kantariak animaturik.

Ikastolako buraso diren Arantxa eta Antton Uhaldek aipatu daukute ere nola pasa diren orain arteko ekimenak.

Izenak otsailaren 12ko beharko dira eman 05 59 37 62 81erat deituz edo smsez 06 71 03 79 17.

2022ko Otsailaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016