KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Balioa ez da dirua, balioa da bakoitzak ematen duen denbora"

2023ko Martxoaren 30a

Balioa%20ez%20da%20dirua_%20balioa%20da%20bakoitzak%20ematen%20duen%20denbora

Legerik ez da bikotean, bien arteko oreka adostu behar dela uste du Beltzane Obanosek.

MP3 jaitsi (21 Mo)

Bikotean ekonomiaren kudeatzeko, zoin da antolaketa hoberena?

Beltzane Obanos kronikariaren ustez, ez da antolaketa hoberenik, bainan gogoetarako pistak eman nahi izan dizkigu.

Diru guzia amankomunean ematen ahal da, ala zati bat bakarrik. Kasu honetan, bakoitzaren diru iturriaren arabera, proportzionala izatea proposatzen du adibidez Beltzanek. Emazteen kasua ere aipatu nahi izan du, estatistikoki lansari apalagoak dituztelako, haurrak heldu direlarik, lana utziko duena gehienetan emaztea izaiten baita.


Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Haize Beltza eleberria eta Tomas pertsonaia ezatseginaz

Haize%20Beltza%20eleberria%20eta%20Tomas%20pertsonaia%20ezatseginaz

Nora Arbelbide, Amaiur Epherren bigarren eleberriarekin, Biarritzeko mediatekan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (35 Mo)

Amaiur Epherren bigarren eleberria irakurri du Nora Arbelbide kronikariak eta bere azken tarterako aipatzen dauku.

Haize Beltza Txalapartarekin atera du, eta pertsonaia nagusia Tomas idazlea da. Azken honek, beka bat irabazi du liburu bat idazteko, eta bere idazketa lanetan dituen gorabeherak segitzen ditugu. Idazkera ainitz gustatu zaio Nora Arbelbideri, baina pertsonaia nagusia "antipatikoaz" dudak agertu zaizkio.


2025eko Ekainaren 17a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Uste nuen euskarak merezi zuela"

Uste%20nuen%20euskarak%20merezi%20zuela

Argitxu Nobliak, bere etxean sortu zuen Ipar Euskal Herriko lehen ikastola / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (37 Mo)

1942an sortu zen Argitxu Nobliak, Angelun egin du bere bizia. Familia, mediku mundukoa zuen, eta "determinismo soziala" segituz ikasketak sail hortan egin zituen ere.

Terexa Lekunberrik, hiru urteko kolaborazioaren ondotik, bere azken kronikarentzat Argitxu Nobliaren lekukotasuna partekatzea proposatu digu. Stella Maris-n serorekin izan zuen biziaz mintzatu da, medikuntza ikasketez, emazte izateaz osasungintzan eta ama izateaz, eta bistan dena Seaska ikastolen elkartearen sortzeaz.

1969an lehen ikastola sortu zuen bere sukaldean, bi urtez berak pagatuz irakaslea. Seaska izena atzemateko egin zuen ibilbidea ere kondatzen du.


2025eko Ekainaren 10a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Euskara eta euskal kulturaren egunean izango da IKAS

Euskara%20eta%20euskal%20kulturaren%20egunean%20izango%20da%20IKAS

Fred Larrondo, IKASen aurtengo ekoizpen batzurekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Larunbat honetan iraganen da Ziburuko 6. Euskarazko Disko eta liburu azoka. Ikas Pedagogia zerbitzuak ere parte hartuko du urtero bezala, bere azken berritasunak aurkezten.

Fred Larrondok aurkeztu dizkio Olatz Idoateri.




2025eko Ekainaren 03a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Amble talde irlandarrarekin 'zuzeneko soinua eta emozio gordina'

Amble%20talde%20irlandarrarekin%20zuzeneko%20soinua%20eta%20emozio%20gordina

Dublinen sortu da Amble talde gaztea / AMBLE

MP3 jaitsi (19 Mo)

Amble, Irlandako talde gaztea aipatu digu Joanes Garcia Basurkok.

2022 urtean elkartu ziren Dublinen hiru gazteak, eta geroztik landu kantuak disko batean bildu dituzte. Folk musika proposatzen duen taldea, emeki-emeki Irlandatik mundura ateratzen hasten da.


2025eko Ekainaren 03a



KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Norbait eritzen bazen, jankoain esperantzan, ez zen asurantzarik, behi bat saldu edo"

Norbait%20eritzen%20bazen_%20jankoain%20esperantzan_%20ez%20%20zen%20asurantzarik_%20behi%20bat%20saldu%20edo

Antton Hirigoien saratarra, Battitt Laborde auzapezaren laguntzarekin elkarrizketatu zuen Terexa Lekunberrik / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (43 Mo)

Antton Hirigoien saratarrarekin egin zuen elkarrizketa ekartzen digu hilabete honetan Terexa Lekunberri kronikari antropologoak.

Bere etxaldeari loturik bizi izan da beti 2022an zendu zen saratarra. Antton Hirigoienen lekukotasunarekin, garai bateko bizi moldea deskubritzen dugu, eta hiztegi bat ere. Bere etxaldeak 19 Golde balio zituela dio adibidez, Goldea hektarearen herena delarik. Akita pagatzen zuen garaiaz, asurantza eta laguntza sozialen heltzea bizi izan zuen, zaldiz mugitzen zirela, kontrabanda eta beste.


2025eko Maiatzaren 16a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

La Negresse izena eta bere korapiloa

La%20Negresse%20izena%20eta%20bere%20korapiloa

Hector Iglesiasen tesian Haraustaren jatorri historikoa aipatzen du 'La Negresse' auzoarentzat / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (35 Mo)

Auzitegiak deliberatu du: Biarritzeko La Negresse karrikaren izena aldatzea behartua da herriko etxea. Gogoz kontra beraz, hiru proposamenen egin ditu Biarritzek. Bozkatuz egin dute hautua herritarrek: l’Allegresse izango da, euskarazko eta gaskoierazko proposamenak baztertu ondotik.

Nora Arbelbidek, interesgarria atzematen duen eztabaida gogoetatzera ekarri nahi izan du hilabete honetako kronikan. Historiaren estakurua konbokatu da argumentazioetan, La Negresse izen arrazista kontserbatzeko, alta, Historia eta gunearekin lotura izpirik ez duen izena hautatu dute.


2025eko Maiatzaren 13a


KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Estimatzen dugu irakasleak heldu direlarik gure biltzar nagusira"

Estimatzen%20dugu%20irakasleak%20heldu%20direlarik%20gure%20biltzar%20nagusira

Aines Dufau, Ikas pedagogia zerbitzuko zuzendaria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Ikas pedagogia zerbitzuan azoka egunak hasi dituzte apirilaren 28an, eta apirilaren 30ean bukatzen da. Liburuak prezio ttipian atzemango dituzue.

Azokara doaztenen artean, Arantxa Idieder hurbildu da Uztaritzeko bulegoetara, maiatzaren 24an izango duten Biltzar nagusia aipatzeko, Aines Dufau zuzendariarekin.



2025eko Apirilaren 29a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Ez ziren ontsa ikusiak, gorri zikinak ziren"

Ez%20ziren%20ontsa%20ikusiak_%20gorri%20zikinak%20ziren

Maielen Echevarria ttipidanik ezagutu duen Kanbo Behereko auzoaz oroitzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (34 Mo)

1925 urtean sortu zen Maielen Echevarria, Kanbo gainean. Baina 3 urte dituenetik, Kanbo beherean bizi izan da.Terexa Lekunberri antropologoak hilabete honetan, Kanbo behereko bizia ongi ezagutu duen Maielen entzunarazten digu.

Jesus Etchevarria artista gisa, ezaguna zenaren emaztea da ere, biak artistak ziren, bainan senarra izan zen ezagunena. Auzoko oroitzapenak ekartzen ditu: Gaxuxa Pixixa, “beren ofizioa” zuten auzoko eskale ezagunak, Espainiako gerlatik ihesean ziren errefuxiatuen etorrera, haien harrera eta Jesus artistarekin izan zuen biziaz.


2025eko Apirilaren 15a




Erreur : SQLSTATE[HY000] [1226] User 'o12261221' has exceeded the 'max_user_connections' resource (current value: 20)