BERRIAK

Ezagupena eta elkartasuna periferiako ikastolentzat Beskoitzen

ezagupena_eta_elkartasuna_periferiako_ikastolentzat_beskoitzen

MP3 jaitsi

“Non eta Mugan” ekimenean, Euskal Herriko periferian kokatuak dauden, Sohüta, Oion, Balmaseda, Zangoza, Lodosa, Biana, Tutera eta Beskoizeko ikastolei, aitortza bat eskaini zieten igandean ikastolen bestetako antolatzaileek.

Gune horietan, euskara eta ikastolak garatzeko zailtasun handiagoak direlakoan, elkartasuna adierazia nahi izan dute Ikastolen mugimendutik. Olatz Idoate bertan izan da, ikastola desberdinetako arduradunekin mintzatzeko.

2024ko Martxoaren 11a

BERRIAK

OSTIA! kolektiboko lau kide epaituko dituzte astearte honetan

ostia_kolektiboko_lau_kide_epaituko_dituzte_astearte_honetan

MP3 jaitsi

Marieniako aferan, Bouygues-n egoitzan Angelun izan zen ekintza baten ondotik, proiektuaren kontra den Ostia kolektiboko lau kide epaituko dituzte astearte arratsalde honetan Baionako auzitegian. Arratsaldeko oren batean deitzen dute bertara hurbiltzera sutengatzeko, eta elkarrekin bazkaltzeko auzia aitzin.

Luxi Detxart eta Hartzea Lopez OSTIA!-ko kideekin hitz egin du Panpi Mercapidek, auzi hunen jatorriaz.



2024ko Martxoaren 11a

KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Mona Hatoumek beti jartzen du gizakia bere ahulezien eta bortizkeriaren parean”

_mona_hatoumek_beti_jartzen_du_gizakia_bere_ahulezien_eta_bortizkeriaren_parean_

MP3 jaitsi

1952an Libanon sortu zen artista bat aipatu digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

Palestindar burasoak ditu artista emazte hunek, eta gerla hasi zelarik Libanotik erbesteratu zen inglaterrara. Bere arte estiloan bere jatorriak agertzen dira, arte engaiatu bat proposatzen du, helburua duelarik ikusleak inarrostea.

Zinismo puntu batekin lan poetikoak egiten ditu, eta engaiatuak bi ardatz nagusirekin: emazteak ta gerlak edo lurraldeen zatiketak.

Kronika bukaeran Remie Akl Libango artista feminista ere entzunarazi digu Arantxa Lannes-k Baklava kantu edo zatiarekin.

2024ko Martxoaren 08a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Jarri, idazluma hartu eta bizitza helburuak idatzi"

_jarri_idazluma_hartu_eta_bizitza_helburuak_idatzi_

MP3 jaitsi

Egoera ekonomikoaren ardura hartuta, joan den hilabeteko kronikan aipatutakoa, lehen urratsera pasatzeko momentua da Beltzane Obanosen martxoko kronikan.

Ekonomiak egiteko gogoa bai bainan zertarako, ze bizi helbururekin egiten diren garrantzitsua dela dio gure kronikariak, Panpi Mercapiderekin garatu dute gaia.


2024ko Martxoaren 08a

BERRIKETARIAK | KANBO

Kanboko hilabeteko hitzorduak Maia Martinonekin

kanboko_hilabeteko_hitzorduak_maia_martinonekin

MP3 jaitsi

Hilabete honetan Kanboko berriak Maia Martinon herriko etxeko langilearekin:

  • Zineman animazio ainitz: martxoaren 15ean Louise Violet adibidez ondotik sozial aste bat
  • Martxoaren 8tik 30era Assantza gunean Emazteez erakusketa
  • Mediatekako animazioak, tartean Itxaro Borda hurbilduko dela
  • Martxoaren 14an Korrikakari ekimen ainitz, aitzin, gauean bertan eta ondotik
  • Hilabete bukaeran Arnaga-ren sasoia berriz idekitzen dute eta martxoaren 30ean arroltze ehiza haurrentzat ere

2024ko Martxoaren 08a

BERRIAK

Antzerkia, dantza eta kantua larunbat gauean Hazparnen

antzerkia_dantza_eta_kantua_larunbat_gauean_hazparnen

MP3 jaitsi

Hazparneko Ezkia ikastolak, Heletarrak gomitatzen ditu Mendealara.

Gaualdi berezi bat antzolatzen du buraso taldeak, martxoaren 9an larunbatarekin, Heletako Kabalkadako 150 dantzariak eta kantari taldea etorrarazten ditu, eta hori aitzin antzerki bat ere izanen da: Iduzkilore taldearen IHESI antzerki berria.

Arantxa Idieder mintzatu da Ezkia ikastolako Laetitia Lartigue eta Katixa Lizant burasoekin.

2024ko Martxoaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016