EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

“Lagun bati entzun nion erraiten : Sara zela Hegoaldeko lehen herria eta Zugarramurdi Iparraldekoa !”

_lagun_bati_entzun_nion_erraiten_sara_zela_hegoaldeko_lehen_herria_eta_zugarramurdi_iparraldekoa_

MP3 jaitsi

Goiz honetan, Gure Irratiko mikroan Helena Xurio Arburua genuen Asteazkeneko Gomita.

Zugarramurdiarrak, Sugarren Mende, Asiskoren saiakera grafikoan parte hartu zuen sorgin ehizaz egin lanean. Maddiren Trajeria pastoralean aritu zen ere, Kattalin Elizalde kolegioan lan egiten du IEP gelan, eta Instagramen aski aktiboa da ere.

Gai hauek aipatu dituzte Panpi Mercapiderekin, eta lehenik Ipar Euskal Herriarekin duten lotura naturala aipatu digu.


2024ko Otsailaren 28a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 27ko Sarako berriak

otsailaren_27ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Otsailaren 27a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Erreketako otsoa deitzen duten Lutxoa arrainaz aritu da Julen Jauregi hilabeteko kronikan

erreketako_otsoa_deitzen_duten_lutxoa_arrainaz_aritu_da_julen_jauregi_hilabeteko_kronikan

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Errobi bazterrean dira berriz ere Julen Jauregi eta Olatz Idoate, Lutxoa arraina aipatzeko.

Mundu osoan atzematen ahal den arraina da, bainan 500 hortz baino gehiago dituen erreketako harrapakaria beti iparraldeko lurretan egoten da, eta bereziki ur gazietan.

Ur gazi geza blokeatzeko Uztaritzen, ur jauzi bat eraki zuten, ur edangarria hartzeko gisan eta horregatik Xopolon ur geza da orain.

2024ko Otsailaren 26a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 26ko Azkaingo berriak

otsailaren_26ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Otsailaren 26a

BERRIAK

Ourquia eta Usarralde Pasakako txapeldun berriak

ourquia_eta_usarralde_pasakako_txapeldun_berriak

MP3 jaitsi

Pasakan, txapeldun berriak ditu Iparraldeko Pilota Batzordeak, lehen mailan.

Igandean otsailaren 25ean Senpereko trinketean, iragarpen guzien kontra, Urruñako Urkia eta Usarralde nagusitu zitzaien, orain arte txapel guziak bildu zituzten Albistur eta Dutaret-i.

Azken emaitza, 13 joko eta 10 izan da bainan publiko arras gutti bildu zen Gantxiki trinketean. Olatz Idoate, Laurent Albistur galtzailearekin eta Jean Michel Garaiar Iparraldeko Batzordeko presidentearekin solastatu da

2024ko Otsailaren 26a

BERRIKETARIAK | URRUñA

Martxoaren 8a, Korrika edota Krono Eskaladarekin, Urruñan ekimen ainitz ondoko hilabetean

martxoaren_8a_korrika_edota_krono_eskaladarekin_urrunan_ekimen_ainitz_ondoko_hilabetean

MP3 jaitsi

Urruñako berriak herriko etxetik hilabetero bezala Ione Josiérekin:

  • Ihauteriak otsailaren 24an
  • Martxoaren 8a kari, poteoa eta Antuxuna Ta Patx taldearen kontzertua
  • Korrika ere Urruñatik pasako da, lehenik ttikia handia 14an bizi aitzin
  • Tokiko elikadura osasuntzuaren astea martxoaren 12tik 16ra
  • Krono Eskalada, txirrindulaz Ibardin igotzea martxoaren 17an

2024ko Otsailaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016