BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 13ko Sarako berriak

otsailaren_13ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Otsailaren 13a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

“Bere begietatik, Historia handia eta ttipia elkartzen ditu”

_bere_begietatik_historia_handia_eta_ttipia_elkartzen_ditu_

MP3 jaitsi

Duela hogeibat urte atera zen Persepolis aipatu nahi izan digu Nora Arbelbide kronikariak hilabete honetan. Marjane Satrapiren liburu grafikoa, klasiko bat da, Iranen sortu zen artistak autobiografia bat atera zuen, berantago animaziozko filman ere atera zuena.

Elkar argitaletxeak joan den urtean atera zuen Persepolis, Irene Arraratsek euskaratua.

Arantxa Idiederri aipatu dio Nora Arbelbidek, Persepolis, eta baita beste bi komiki ere euskaratuak izan direnak: Art Spiegelmanen Maus, hau ere klasiko bat eta aktualitatean den Palestina, Joe Saccorena.

2024ko Otsailaren 13a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 12ko Azkaingo berriak

otsailaren_12ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Otsailaren 12a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 12ko Itsasuko berriak

otsailaren_12ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2024ko Otsailaren 12a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Hasi nintzen interesatzen diru kudeaketari, behar emozionala nuelako"

_hasi_nintzen_interesatzen_diru_kudeaketari_behar_emozionala_nuelako_

MP3 jaitsi

Diruaren kudeaketa eta gauza sinpleak praktikan emateko proposamenekin dator hilabete honetan Beltzane Obanos.

Gaurko kronikan, oinarriak piskabat aipatu nahi izan ditu bere adibidetik abiatuta; estresatua bizi zelakoan diru kudeaketagatik, hasi zen interesatzen finantzen kudeaketari, behar emozional bat zelakoan.




2024ko Otsailaren 12a

BERRIAK

Hartzaro festibalaren bukaera markatzen duen Astearte inaute

hartzaro_festibalaren_bukaera_markatzen_duen_astearte_inaute

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Hartzaro festibalaren azken eguna, astearte inauteria.

Astearte gizena, egun garrantzitsua izaten da festibalarentzat, funtsean honen oinarrian baita ere.

Zanpantzarren auziak urtero ehundaka pertsona ekartzen ditu Purguko plazara, eta aitzin jasta gisa ostegun gizena izan zen joan den astean, Tutak gaualdia, lehen tobera batzurekin. Ikastaldian egon den Oihane Irigoien gazteak elkarrizketatu ditu Xabi Etxegarai eta Aitor Lagrenade aktoreak.

2024ko Otsailaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016