BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 7ko Makea eta Lekorneko berriak

otsailaren_7ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2024ko Otsailaren 07a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

Anize Amestoy: "Soinu sorkuntzan lan egin nahi nuen, eta hola heldu nintzen bideo jokoetara"

anize_amestoy_soinu_sorkuntzan_lan_egin_nahi_nuen_eta_hola_heldu_nintzen_bideo_jokoetara_

MP3 jaitsi

Goiz honetan, gure mikrotik hurbildu da Anize Amestoy soinu diseinatzaile, musikaria. Film musika eta efektuak sortzen ditu eta musikari da ere noiztenka - salatu digunaz, AKts-en maskaren gibelean da ere Anize Amestoy.

Donamartiriarra sortzez, Hazparnen bizi izana, eta gaur egun bere apartamenduan Aiherran muntatu du bere estudioa. Bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri.

2024ko Otsailaren 07a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 02 06

aspaldiko_gazteak_2024_02_06

MP3 jaitsi

Kanboko Baliabide zentrora joaitea proposatzen dauzuegu aldi honetan. Arditeya-Viel Assantzak, auzo herrietako adineko pertsoner animazioak proposatzen ditu, etxean bizi direner zuzenduak. Maritxu Goieneche, ergotherapeutak estruktura eta bere eguneroko lana aurkeztuko dauzkigu.

Lilian Hirigoien irakasle ohia, erregularki heldu da Baliabide zentroak proposatzen dituen tailerretara. Sozializatze hunen onurak aipatzen dizkigu eta astero praktikatzen duen Feldeinkrais praktikaz mintzatu zauku.

2024ko Otsailaren 06a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 6ko Sarako berriak

otsailaren_6ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Otsailaren 06a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Helburua da kolegiotik ateratzean B2 maila lortzea"

_helburua_da_kolegiotik_ateratzean_b2_maila_lortzea_

MP3 jaitsi

Ikasteko materiala aipatzen digu hilabete honetan IKAS euskal pedagogia zerbitzuko langilea den Jon Itzainak.

Gaurkoan, kolegioetako ikasleek euskara ikasteko ariketa bilduma digu aipatzen Olatz Idoaterekin, irakasleei zuzendu tresnak zoin diren esplikatu dio, sarean Ikas-en webgunean sartuz harrapatzen ahal da.

2024ko Otsailaren 06a

BERRIAK

"Etxez-etxe ibili gira Bardozeko ihauteriak aurkezteko, eta jendea motibatzeko"

_etxez_etxe_ibili_gira_bardozeko_ihauteriak_aurkezteko_eta_jendea_motibatzeko_

MP3 jaitsi

Bardozeko ihauteriak iraganen dira larunbat otsailaren 10ean.

Aturri bazterreko herria, Xarnegu eremuan da, eta auzo gaskoinekin ere elkarlanean ari dira urtean zehar. Artea eta kulturaren bidez kohesio soziala egin nahi duen Bardozeko Bilguneak antolatzen ditu lapurtar ihauteak.

Elkarteko kide den Jon Vernier Bareigtsekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

17:00etatik goiti, desfile handia Erdizka gelatik abiatuko da, eta herriko plazan ondotik Zan Pantzarren auzia, eta Sua Ipurdian Bardozeko dantza famatua ere izango da.

Gaualdia Punpeka taldeak animatuko du.

2024ko Otsailaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016