EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 06 27

adi_2023_06_27

MP3 jaitsi

Maider, Iker Lauroba, Muzak, Kruddö, Wye Oak, Arval, Koïï, The Selekter, L.O.E, Coffin Apartment, Shaka Ponk, Stoneside.

2023ko Ekainaren 28a

BERRIAK

"Ez da guk entzuten duguna bakarrik irratian, ez gira ohartzen gibelean den lan guztiaz"

_ez_da_guk_entzuten_duguna_bakarrik_irratian_ez_gira_ohartzen_gibelean_den_lan_guztiaz_

MP3 jaitsi

Bi astetan, Bernat Etxepare lizeoko bi ikasle izan ditugu gurekin. Bakotxak aste batez, Gure Irratian egonik, irratilari lana, kazetaritza lana obserbatu, eta praktikan eman dute ere.

Aiala Etxeberri Latapy-k kazetaritza gustuko duelako etorria zen, bainan idatzian aritzeko gogoa luke. Arantxa Lailheugue-Dagorretek aldiz gustuko izan du irratian pasa duen astean, eta agian geroan gustuko lukeen lantokia dela erran digu.

2023ko Ekainaren 28a

BERRIKETARIAK | SARA

Ekainaren 27ko Sarako berriak

ekainaren_27ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Ekainaren 27a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Ilbarritz jauregipeko hondartza hortan jarri eta Eneko Bidegainen Bichta Eder irakurtzea gomendatzen dut"

_ilbarritz_jauregipeko_hondartza_hortan_jarri_eta_eneko_bidegainen_bichta_eder_irakurtzea_gomendatzen_dut_

MP3 jaitsi

Eneko Bidegainek idatzi "Bichta Eder" eleberria aipatu nahi izan digu Nora Arbelbidek bere azken kronikan.

Liburuan, Nafarroako erresuma, Aljeriako gerla, etxebizitzaren problematika, lurren salmenta, okupazioaren bidezko borroka, euskararen lekua gure gizartean, kazetaritzaren mundua aipatzen ditu; badira historialariak, laborariak, familia istorioak, tabuak, hari ainitzi tiraka hari den eleberria da Eneko Bidegainen thriller politikoa.

Arantxa Idieder egon da Nora Arbelbiderekin liburuaren aipatzeko.

Erran bezala, Eneko Bidegain "Bichta Eder" liburua etorriko da aurkeztera Uztailaren 18an Biarritzeko mediatekara.

2023ko Ekainaren 27a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Ekainaren 26ko Azkaingo berriak

ekainaren_26ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 26a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Ekainaren 26ko Itsasuko berriak

ekainaren_26ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016