BERRIAK

Emak Hor, Arrangoitze Basusarriko errugbilariak aurten ere txapeldun

emak_hor_arrangoitze_basusarriko_errugbilariak_aurten_ere_txapeldun

MP3 jaitsi

Iazko balentria errepikatu dute Emak Hor, Arrangoitze Basusarriko errugbilariek.

Joan den sasoian, Régional 2 edo eskualde 2-ko txapelketa irabazi bazuten, aurten, Régional 1ekoa ereman dute, atzo, Oloruen, Vic en Bigorreko taldea menderatu ondoan 13-12.

Ongi ospatu dutela erran dio Jean Louis Etxegoien "Beltza" Emak Horreko arduradunak Olatz Idoateri.

2023ko Ekainaren 26a

BERRIAK

102 urte bete dituen Filipe Oihanbururi buruzko dokumental biografikoa aurkeztu zuten atzo Biarritzen

102_urte_bete_dituen_filipe_oihanbururi_buruzko_dokumental_biografikoa_aurkeztu_zuten_atzo_biarritzen

MP3 jaitsi

Gela mukuru betea zen, Lucia Barahonak bere aitatxiz egin duen filmaren deskubritzeko. Artxibo irudi ainitzez osatua, hurbilekoen lekukotasunekin, eta bereziki, Filipe Oihanbururen elkarrizketa zati batzuekin, azken 10 urteetan filmatu dituenak.

Ekainaren 26 honetan 102 urte bete dituen artistaren alde desberdinak erakusten ditu, dantzari, koru zuzentzaile, euskaldun engaiatu, anarkista, eta igerilari sutsuarena. Arantxa Idieder han zen, Lucia Barahona egilearekin, publikoarekin, edota filma agertzen den Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendari ohiarekin mintzatu da.

"Bizi naizeno, bizitza dantzatuko dut" dokumentala laster zinegeletan ikusgai izango da, eta 2024an Kanalduden. Filma ekoizpen lanetan Kanaldudek lagundu du, eta crowfunding baten bitartez ere partez diruztatua.

2023ko Ekainaren 26a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Lokartu naiz, bainan filmak ongi iduri zuen, gomendatzen dut!"

_lokartu_naiz_bainan_filmak_ongi_iduri_zuen_gomendatzen_dut_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiart zinema laguntzailearen azken kronika sasoi honetako, eta senditzen da urte bukaera dela, piskabat akitua baita Otxanda.

  • Wahou! Bruno Podalydèsen frantses filma, momentu goxo bat pasatzeko.
  • L'ultima notte di Amore italiar filma, poliziar thrillerra gustuko izan du Otxandak nahiz eta ez duen osoki ikusi ahal izan, lokartu baita... bainan iduriz biziki akitua baitzen, berak esplikatu digun bezala.

2023ko Ekainaren 24a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Ekainaren 23ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

ekainaren_23ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 23a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Zaila da erraitea 10-15 urteren buruan ze ingurumen izango dugun, nolako pentzeak"

_zaila_da_erraitea_10_15_urteren_buruan_ze_ingurumen_izango_dugun_nolako_pentzeak_

MP3 jaitsi

Gure bazterrak nahi ditugu atxiki, babestu, bainan so egin behar da ze garapen izan duen gure ingurumenak Gabriel Durrutyren ustez.

Hortako luzazko bista bat behar dela uste du Gabrielek, geroari begira nola izan behar den pentsatzeko.

2023ko Ekainaren 23a

BERRIKETARIAK | URRUñA

Inpakt argazki topaketak, Urruñako herriko etxearen berrikuntza

inpakt_argazki_topaketak_urrunako_herriko_etxearen_berrikuntza

MP3 jaitsi

Urruñako herriko etxean, Euskara garatzailea da Ione Josié, eta herriko berriak emanen dizkigu hilabetero.

  • Argazki topaketa festibala, Inpakt, gizakiek duten eragina beraien ingurumenean, ekainaren 23an estrenatuko dute eta uda guztian ikusgai izanen da.
  • Tortilla txapelketa antolatzen dute Urruñan.
  • Ipuin kondaketak, urte hastapenetik abaitu lan bat eskolekin, uztailaren 4an hitzordua.
  • Frantziako Tourra, uztailaren 3an eta horren ondorioak.

2023ko Ekainaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016