BERRIAK

Ene Kantak taldearen Dantzan ikusgarria Baionan

ene_kantak_taldearen_dantzan_ikusgarria_baionan

MP3 jaitsi

"Ene Kantak" bikotea Baionan ariko da larunbat huntan otsailaren 18an. Baionako Ikastolak antolatu du haurrendako den ikuskizuna, Neguko Besta-ren kari (sartzeak aitzinetik sartzeko hemen).

Lucille Darrigrand Baionako Oihana ikastolako buraso da eta Olatz Idoateri eman dizkio xehetasunak.

2023ko Otsailaren 14a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Gazteei zuzendua da, bainan helduentzako ere egokia da irakurterreza"

_gazteei_zuzendua_da_bainan_helduentzako_ere_egokia_da_irakurterreza_

MP3 jaitsi

Haurrendako liburu bat eta helduek errazki irakur dezaketen beste liburu bat aurkeztu dizkigu Elise Dilet Ikas pedagogia zentroko langileak.

Tartean, Sarrionaindiaren azkena. Olatz Idoate joan da harengana.

  • Basoan barna, Ainara Azpiazu Adurizen haurrentzako liburua
  • Munduari bira eman zion ontzia, Joseba Sarrionandiaren azken eleberria

2023ko Otsailaren 14a

BERRIAK

Senpereko herriko etxeko bozak errepikatuko dira igandean

senpereko_herriko_etxeko_bozak_errepikatuko_dira_igandean

MP3 jaitsi

Otsailaren 19an iraganen dira Senperen herriko hauteskundeak.

Dimisio anitzen ondotik, Dominique Idiart gaur eguneko auzapezak ezin zuen gehiago herria gobernatu, eta Prefeturak hauteskundeak berriz egitea manatu zuen. Mahaiaren inguruan jarri ditugu, Dominique Idiart, Elgarrekin Senpererentzat zerrendaren hautagaia, Kriztof Jauregi, Hats berriko zerrendaburua eta Jean Bernard Dolosor, Egin Senpererentzat zerrendakoa.


2023ko Otsailaren 13a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 13ko Itsasuko berriak

otsailaren_13ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 13a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 13ko Azkaingo berriak

otsailaren_13ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 13a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 10eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

otsailaren_10eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016