BERRIAK

Zakarrontzia botatzeko, txanpona beharko dute Hazparnen

zakarrontzia_botatzeko_txanpona_beharko_dute_hazparnen

MP3 jaitsi

Apirilaren 2tik aitzina Hazparneko eremuan, txanpona beharrezkoa izango da, "zakarrontzi beltzaren” botatzeko. Permanentziak apirilaren 11a arte proposatzen dituzte, Hazparneko lurralde eremuan, txanpon elektroniko horien biltzeko.

Euskal Elkargoan eremuka antolatuak dira hondarkinen zerbitzuak. Jon Etxart, Bidaxune, Hazparne eta Iholdiko eskualdeaz arduratzen da, eta lanbide hortan duela 25 urte hasi denarekin baliatu da Arantxa Idieder, pundua egiteko zerbitzuaren bilakaeraz, eta antolaketaz.

Ondoko permanentziak: martxoaren 28an, apirilaren 1, 4, 8 eta 11n.

2025eko Martxoaren 28a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Martxoaren 28ko Lehuntzeko berriak

martxoaren_28ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiraletan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak 9:10ean.

2025eko Martxoaren 27a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 03 25

adi_2025_03_25

MP3 jaitsi

Old School Funky Family, Txavvö eta Miku Maixu, Modus Operandi, Herra, Coco Rosie, Cola Boyy, Divorce, Adebisi Shank, Low Rent Housing, Gastéropodes Killers, //Less, Bloodywood.

2025eko Martxoaren 26a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez nuen baratzegintza egin nahi, aspergarria atzematen nuen, entseatu eta biziki maitatu dut

_ez_nuen_baratzegintza_egin_nahi_aspergarria_atzematen_nuen_entseatu_eta_biziki_maitatu_dut

MP3 jaitsi

Nolwenn Bouteille izan da gure aste honetako gomita. Euskara ikasi du 5 urtez ta formakuntza bat segitzen du AEK-n; ikastaldia Gure Irratian egitea hautatu du.

Sortzez Lyon-ekoa da, baina Bretainian handitu denak, kondatu dio Panpi Mercapideri kasik istripuz hasi dela baratzegintzan. Hazparneko CFAn laborantza formakuntza segitu du. Etxebizitzaren gaia ere aipatu dute. Zailtasunak izan ditu bizitoki baten atzemateko, bereziki ezezko bat justifikatua izan zaiolarik, kanpokoa zelakoan eta "odolaren izenean".



2025eko Martxoaren 26a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Martxoaren 24ko Makea eta Lekorneko berriak

martxoaren_24ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 9:10ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2025eko Martxoaren 25a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Martxoaren 25eko Azkaingo berriak

martxoaren_25eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2025eko Martxoaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016