BERRIAK

Azkaingo gaztetxearen 15 urteak ospatzeko festa handia larunbatean!

azkaingo_gaztetxearen_15_urteak_ospatzeko_festa_handia_larunbatean_

MP3 jaitsi

15 urte ospatuko ditu Azkaingo Kilika Gaztetxeak asteburu honetan.

Egun guziko programazioa prestatua dute Kiroletako ezker paretan, duela gutti arte gazteenak zirenak. Belaunaldi berri batek hartu du segida Azkainen eta horietakoa den Joannis Luberriagarekin egon da Olatz Idoate.

2022ko Urriaren 13a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #10

disko_gogorra_10

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Kaixo eta ongi etorri Disko Gogorraren bigarren denboraldira, beti berdina, mundu bira musikan.

  • André Minvielle
  • Diabolo Kiwi
  • Tim Bernardes
  • Amorante
  • Kokoko
  • Meridian Brothers
  • Heartical Sounds
  • Tokoto Ashanti
  • Dele Sosimi and Afrobeat Orchestra
  • Idrissa soumaoro et l'éclipse de l'INA
  • Lura
  • Dele sosimi and afrobeat orchestra


2022ko Urriaren 13a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 12ko Makea eta Lekorneko berriak

urriaren_12ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Urriaren 12a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 10 11

adi_2022_10_11

MP3 jaitsi

Postal Kolekzionistak, Lorelei, Harat, Trilita, Ali Veejay, LCD Soundsystem, Emiliana Torrini & The Colorist Orchestra, Goat, Paramore, The Soft Moon, Birds In Row, Lamb Of God

2022ko Urriaren 12a

BERRIAK

Generoak zer eragin du gure hizkuntza praktiketan, bereziki hizkuntza zapaldua delarik?

generoak_zer_eragin_du_gure_hizkuntza_praktiketan_bereziki_hizkuntza_zapaldua_delarik_

MP3 jaitsi

Ostegun honetan arratsaldeko 18.30tan Senpereko Larraldea etxean UEU-k antolatu À¢Â€ÂœHizkuntza eta generoaÀ¢Â€Â izenburupeko mintzaldia izanen da.

Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek emanen dute hitzaldia eta Eusko Ikaskuntzako Oihana Zanponik aurkezle lana eginen du. Hitzordu honi buruzko xehetasun zonbaitzu bilduko ditu Maia Muruagak.

2022ko Urriaren 12a

KRONIKAK
GABRIEL DURRUTY | NATURA

"Lezioa eman dauku aurtengo idorteak, usatua ginen ur eskasa zelarik landareak ureztatzea"

_lezioa_eman_dauku_aurtengo_idorteak_usatua_ginen_ur_eskasa_zelarik_landareak_ureztatzea_

MP3 jaitsi

Sasoi berria hasten dugu Gabriel Durruty kronikariarekin. Hilabetero gurekin izango da, eta larrazkenean sartuta, udaren idortea aipatu du aldi honetan.

Idortearekin batera, ur eskasia gertatu da, landareen ihardokitzea usaiaz kanpokoa izan da. Berotearekin mozte bat bezala bizi izan dute, eta lehen euritearekin batzu hasi dira loratzen.

Gabriel Durrutyren ustez, idorte eta beroteari begira jarri behar gira, irakaspenei begira.

2022ko Urriaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016