BERRIAK

Julenen familia laguntzeko, kantaldia antolatzen du Haltsuko Airez Aire abesbatzak.

julenen_familia_laguntzeko_kantaldia_antolatzen_du_haltsuko_airez_aire_abesbatzak_

MP3 jaitsi

Julen Rekarte Arretxeak 6 urte ditu, eta Aicardi-Goutières sindromoarekin bizi behar du. Eguneroko atentzioa beharrezkoa du, material egokitua, eta ospitale eta zentroetara kasik egunero joan behar du.

Ekonomikoki laguntza bat ekartzeko igandean urriaren 9an atsaldeko 5etan kantaldia antolatu dute Luhusoko elizan. Arantxa Idieder mintzatu da abesbatzako kide den Christine Fagouetekin.

2022ko Urriaren 06a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 10 04

adi_2022_10_04

MP3 jaitsi

Oki Moki, Nizuri Tazuneri, Islabat, Willis Drummond, Talco, The Psychotic Monks, Bibi Tanga & The Selenites, Mermonte, Les Wampas, Regulate, Tallah.

2022ko Urriaren 05a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 5eko Makea eta Lekorneko berriak

urriaren_5eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Urriaren 05a

BERRIAK

Euskarazko haur eta gazte literatura nagusi Saran

euskarazko_haur_eta_gazte_literatura_nagusi_saran

MP3 jaitsi

Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka asteburu honetan ospatuko da Saran. Kiribil, Galtzagorri eta Pamielak (Sarako herriko etxearekin) bigarren urtez antolaturik, ostiralean eskolentzako eguna izanen da eta larunbatean berriz familiari zuzendutako eguna.

Sarako herriko leku ezberdinetan ttipi-ttipienetik nerabezarorainoko proposamenak izanen dira. Ikuskizunak, tailerrak edo idazleekin topaketak izanen dira.

Kiribil konpainiako Paxkal Indorekin mintzatu da Maia Muruaga.

2022ko Urriaren 05a

BERRIAK

Guk taldea Itsasuko Indianoenean izango da udazkena ospatzeko

guk_taldea_itsasuko_indianoenean_izango_da_udazkena_ospatzeko

MP3 jaitsi

Udazkena ospatzeko eguna antolatu du Indianoenea kudeatzen duen elkarteak.

Itsasuko Atekagaitzen, Laxia auzoan den ostatua azken urteetan elkarte batek eramaiten du, lekua erabiliz tarteka idekitzen dute, gaualdi ala ekimen batzu antolatuz. Urriaren 8an bazkari berezia antolatu dute, GUK taldearekin kantatzea posible izango baita. Eta ondotik kontzertuak izango dira gauean.

Antolatzaile den Filipe Lazkaraiekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2022ko Urriaren 05a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Patrick Larrondo baratzezainaren etxaldera joango gira hilabetero

patrick_larrondo_baratzezainaren_etxaldera_joango_gira_hilabetero

MP3 jaitsi

Patrick Larrondo Biriatuko baratzezaina izanen dugu hilabetean behin gurekin, baratze munduaz eta barazkiez mintzatzeko parada izanen da eta horretarako Hendaia eta Urruña artean kokatua den Legarralde eremura joango da Maia Muruaga.

Lehen kronika honetan, Patrick Larrondoren ezagutza egingo dugu, nola lan egiten duen, baita idorteaz ere.

2022ko Urriaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016