BERRIAK

Ziburuko kultura denboraldia larunbat honetan hasten da

ziburuko_kultura_denboraldia_larunbat_honetan_hasten_da

MP3 jaitsi

Ziburun kultura denboraldi berria larunbatean irailaren 24an abiatuko dute, denboraldiaren estrenan hip hopa, antzerkia eta musika emanaldiak izango dira. Euri iragarpenengatik, Barthes karrikan kokatua den gelan egingo dituzte ikusgarriak.

Larunbateko kultur denboraldi estrenaz eta abendu bitarteko hitzorduez mintzatu da Maia Muruaga Ziburuko herriko etxeko euskara arloko auzapozerdorearekin, Fanny Lascuberekin.

2022ko Irailaren 23a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Poesia salbaia eta elektrikoa gure gizarteari begira jartzeko

poesia_salbaia_eta_elektrikoa_gure_gizarteari_begira_jartzeko

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiartek film frantses bat eta dokumental atipiko bat aipatu dizkigu, Arantxa Idiederren ekarpenarekin bigarren filmarentzat.

2022ko Irailaren 23a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Gorputza lasaitu, udazkena da!

gorputza_lasaitu_udazkena_da_

MP3 jaitsi

Ihitza Parot aurten ere gurekin izango dugu hilabetero, naturopatiaren ikuspegitik kontseilu batzu emateko.

Udako giro biziaren ondotik, udazkenean sartzearekin, erritmo lasaitzea gorputzaren garbiketa proposatzen ditu.

2022ko Irailaren 23a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 22ko Etxalar eta Baztango berriak

irailaren_22ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Irailaren 22a

BERRIAK

Tantoz tanto... irabazi arte!

tantoz_tanto_irabazi_arte_

MP3 jaitsi

Aldarrikapenak plazara! Euskara, edota genero berdintasuna pilotaren bitartez plazara ekarri nahi dute Kanbo eta Itsasuko ikastolek irailaren 25eko hitzorduarekin.

Neskak ariko dira esku huskan lehenik, eta ondotik Oinatz Bengoetxea pilotari ezagunak bi desafio izango ditu, inguruetako pilotarien kontra. Itsasuko ikastolako buraso eta antolatzaile den Antton Muztiratzekin egon da Arantxa Idieder.

  • 3.30 tan Itsasu / Kanbo ikastolako ikasleen arteko partida
  • 4.00tan Neskak esku huska: Bereau / Haristoy - Goienetxe / Oronos
  • 5.00tan Bi desafio Oinatz Bengoetxea pilotari famatuarentzat, bi partida 15 puntutan herriko eta inguruko ikastolako ikasle ohien kontra.

Itsasuko plazan izango da, eta euria balitz Atharrin.

2022ko Irailaren 22a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 09 20

adi_2022_09_20

MP3 jaitsi

Modesto Newhouse, Neomak, Lvner, Killers, Kovacs, The Beths, Bjork, The Proclaimers, The Chats, Stupeflip, Arch Enemy, Destrage.

2022ko Irailaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016