BERRIAK

"Geometria asko dago, konplikatua, ta horrek laguntzen dit, batzutan teknologiak laguntzen du"

_geometria_asko_dago_konplikatua_ta_horrek_laguntzen_dit_batzutan_teknologiak_laguntzen_du_

MP3 jaitsi

tTok erakustokian Uztaritzen, Miren Gonzalez Goikoetxea tolosar artistaren lanen ikusteko azken egunak dira. Larunbatean gainera, uztailaren 2an artistarekin zuzenki mintzatzen ahalko da.

20 urterekin Londreserat joan zenean hasi zuen bere artista ibilbidea, Panpi Mercapiderekin aipatu dute.

2022ko Uztailaren 01a

BERRIAK

Beningo Gangbé Brass Band-eko musikariak, Hazparneko musikari gazteekin elkarlanean

beningo_gangbe_brass_band_eko_musikariak_hazparneko_musikari_gazteekin_elkarlanean

MP3 jaitsi

Aste huntan, Benin herrialdeko Gangbé Brass Band taldea egonaldian da Bastidan, Clarenza elkarteak gomitaturik.

Afrikar taldeak, kontzertua eskainiko du ostiral honetan Bastidan, udako lehen Guinguette gaualdia kari. Horrez gain, holakoetan, Clarenza baliatzen da partaidetzak sortzeko lekuko ikastola, eskola edota musika eskolekin.

Asteazken atsaldean, Gangbé Brass Band eta Hazparneko Soinu Bila musika eskolako ikasleek elgarrekin errepikatu dute taldearen musika zati bat, bi orenen buruan elgarrekin emaiteko. Trukatze momentuo goxo hori segitu du Kriztof Arotzarenak.

2022ko Uztailaren 01a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Ekainaren 30eko Etxalar eta baztango berriak

ekainaren_30eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Ekainaren 30a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Galdetzen badizut zer den dirua, zer erantzuten didazu?"

_galdetzen_badizut_zer_den_dirua_zer_erantzuten_didazu_

MP3 jaitsi

Beltzane Obanos kronikariak, azken saioetan haurren hezkuntzan diruaren erabilpena aipatzea garrantzitsua zela erran zigun, bainan helduok ba ote dakigu zer den dirua? Panpi Mercapideri galdera egin, eta diruaz aritu dira.

2022ko Ekainaren 29a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 29ko Makea eta Lekorneko berriak

ekainaren_29ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Ekainaren 29a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 06 28

adi_2022_06_28

MP3 jaitsi

Selektah Natoriez, Ines Osinaga, Blessure, Bazka, Muet, Gorillaz, Short Fictions, Antonin, Kelly Hoppenjans, Pensées Nocturnes, Origin, Porcupine Tree.

2022ko Ekainaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016