EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 06 21

adi_2022_06_21

MP3 jaitsi

Mirua, Sharon Stoner, Otoi, Venil, Ben Harper, Brotchen Des Todes, Murder By Death, Xixa, Super Parquet, Loons, Vatican, Soreption.

2022ko Ekainaren 22a

BERRIKETARIAK | SARA

Ekainaren 21eko Sarako berriak

ekainaren_21eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Ekainaren 21a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Maddi Hegi, joan zinen gau batez...

maddi_hegi_joan_zinen_gau_batez_

MP3 jaitsi

Maddi Hegi heletarra, Uda ezizenez, Iparretarrak erakunde armatuaren ekintzaile izan zen.

Duela 35 urte xuxen, Maddi Hegi IK-ko militantea zendu zen, 1987ko ekainaren 21-ean. Polizia-kontrol batean harrapatuta poliziak sartu zuen autoarekin trenak talka egineta hil zen, bera atxilotu zuen poliziarekin batera. Joseba Aurkenerena kronikariak gertakari hau oroitarazi dauku.

2022ko Ekainaren 21a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Ekaianaren 20ko Azkaingo berriak

ekaianaren_20ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Ekainaren 20a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Oihanaren desorekak orekatzen

oihanaren_desorekak_orekatzen

MP3 jaitsi

Ardanabia bazterrean, bioaniztasunaren orekak eta desorekak aipatu dituzte aldi honetan Olatz Idoate eta Julen Jauregi kronikariak.

Ihizia aipatu dute besteak beste, orkatzen orekatik abiatuta.

2022ko Ekainaren 20a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Gure uda alaituko duen klasiko moderno bat atera da, goxotasunaren ozeanoan murgil gaitezen"

_gure_uda_alaituko_duen_klasiko_moderno_bat_atera_da_goxotasunaren_ozeanoan_murgil_gaitezen_

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurko musika kronikariak, folk, rock, shoegaze, elektronika piskabat eta country musika gurutzatzen diren diskoa aipatu du hilabete honetan, Big Thief taldearen bostgarren diskoa.

80 minutu irauten duen disko doblea, Estatu Batuetako gune desberdinetan grabatua izan dena.

2022ko Ekainaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016