KRONIKAK
KULTURA

Heldu ala haurrentzat bi film proposamen aste honetan

heldu_ala_haurrentzat_bi_film_proposamen_aste_honetan

MP3 jaitsi

Julie 12 Chapitres filma aipatuko digu aldi honetan Otxanda Larzabal-Idiart kronikariak, bere aktore lanagatik saristatua izan delarik aktore nagusia.

Eta haurrentzat opor garaia izanki, Le Peuple Loup marrazki biziduna ikustera joan da, eta bere iloba gaztetxoen iritzia ere entzuten ahalko dugu aldi honetan.

Arantxa Idiederri kondatu dio dena.

2021eko Urriaren 29a

KRONIKAK
SOZIALA

Hilabetero naturopatiaz ariko gira Ihitza Parotekin

hilabetero_naturopatiaz_ariko_gira_ihitza_parotekin

MP3 jaitsi

Osteguneko tartean kronikari berri bat Gure Irratian.

Ihitza Parot Naturopata izateko formakuntza bururatzen ari da, eta tarte hortan gurekin izango da ostegunez kronika baten eskaintzeko. Aldi honetan, Naturopatia zer den esplikatu dio Arantxa Idiederri.

Jakin ezazue, formakuntzan izanki, urririk proposatzen dituela naturopatia saioak, berekin harremanetan jartzeko sarean harrapatuko duzue edo emailez: ihitzaparot@hotmail.com.

2021eko Urriaren 29a

BERRIAK

"Guretzat ere gustagarri da ikustea antzerki herrikoiak segitzen duela"

_guretzat_ere_gustagarri_da_ikustea_antzerki_herrikoiak_segitzen_duela_

MP3 jaitsi

Larresoroko Ote Lore kultura elkarteak egitarau politta prestatu dauku urri bukaera eta azarorako.

Lehena, À¢Â€ÂœXirrixti MirrixtiÀ¢Â€Â antzerkia, ostiral honetan iraganen dena, Larresoroko gelan, 19.30tan.

Arantxa Irigoien elkarteko kideak aipatzen dauku.

2021eko Urriaren 29a

BERRIAK

"Gure helburua ez da aurten igotzea"

_gure_helburua_ez_da_aurten_igotzea_

MP3 jaitsi

Euskal Kosta eskubaloi taldea osatzen dute Angelu, Baiona eta Miarritzeko neskek.

Bada 3 urte orain batu zirela, goi mailako talde baten osatzeko, eta bi sasoi pandemikoren ondotik, Nazional 1 mailan ari dira aurten, erran nahi baita Frantzia mailako 3. mailan. Olatz Idoate, Lea Iralde kapitainarekin egon da.

2021eko Urriaren 29a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 28ko Etxalar eta Baztango berriak

urriaren_28ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Urriaren 28a

KRONIKAK
SOZIALA

Gure moltsa kudeatzeko Beltzane Obanosen hilabeteko kontseiluak

gure_moltsa_kudeatzeko_beltzane_obanosen_hilabeteko_kontseiluak

MP3 jaitsi

Duela hilabetea, Marmotaren ariketa egin ondoan, gure benetako egoera ekonomikoari begira jartzea proposatzen digu aldi honetan Beltzane Obanos kronikariak.

Kontueri begira jarri, zentimo bakotxak kondatuz, eta kontseiluetan ere diru xehea erabiltzea karta baino.

Arantxa Idieder egon da Beltzane Obanosekin.

2021eko Urriaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016