BERRIKETARIAK | SARA

Azaroaren 9ko Sarako berriak

azaroaren_9ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Azaroaren 09a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 8ko Azkaingo berriak

azaroaren_8ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2021eko Azaroaren 08a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Azaroaren 8ko Itsasuko berriak

azaroaren_8ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2021eko Azaroaren 08a

BERRIAK

"Euskara berriz jartzeko Luhuson, erabaki dugu panelak osoki euskaraz ematea"

_euskara_berriz_jartzeko_luhuson_erabaki_dugu_panelak_osoki_euskaraz_ematea_

MP3 jaitsi

Ipar Euskal Herriko herri gehienetan bezala, Luhusoko herrian ere karriken eta etxeen seinaletika eta zenbaketa eguneratu dute.

Su hiltzaileentzat, zuntz optikoa hedatzeko, postarien laguntzeko egin behar izan dute. Luhusoko herrian hautua egin dute bide seinaleak euskara hutsean egitea.

Panpi Mercapide herriko harat hunatetaz mintzatu da Ximun Larralde axuantarekin.

2021eko Azaroaren 05a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 5eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroaren_5eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Azaroaren 05a

BERRIAK

Zigor bat gehiago dokumentala gaur estrenatuko dute

zigor_bat_gehiago_dokumentala_gaur_estrenatuko_dute

MP3 jaitsi

"Zigor bat gehiago" Euskal preso ohiek jasaten duten lurralde debekuaz dokumentala sortu dute Thomas Brillaxis eta Ekhi Perrier-k.

Etxepare lizeoko ikasle ohiak dira, han ezagutu zuten hezitzaile zen Oier Oa larresorotarra. Bere egoeratik abiatu dute lan hori.

Ostiral arrats huntan estrenatuko dute filma Larresoron, Oier Oa-ren sustenguz antolatua den elkarretaratzearen ondotik. Marga Forestier bi dokumental egileekin mintzatu da.

2021eko Azaroaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016