BERRIAK

"E-CHO proiektuarekin, 5 urtetan 14.000 hektarea oihan suntsituko lituzkete"

_e_cho_proiektuarekin_5_urtetan_14_000_hektarea_oihan_suntsituko_lituzkete_

MP3 jaitsi

Biarnoko makroproiektu bat aipatzeko, bilkura publikoa antolatzen dute Azkainen ostiral honetan 18:00etan Bilgune gelan.

E-CHO izenarekin, ekologikoa den proiektu baten kolore "berdea" du. Itxura hala du, Zuberoatik hurbil, Biarnoko Lacq herrian egitekoa den egitasmoak hiru gune industrial lituzke: hidrogenoa ekoizteko lantegi erraldoi bat, eta hegazkin ta itsasontzientzako erregai "berdeak" ekoizteko bi lantegi.

Arantxa Idieder mintzatu da bilkura antolatzaile den Michelle Gracy-rekin.

2025eko Otsailaren 07a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 6ko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_6ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 9:10ean.

2025eko Otsailaren 06a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 02 04

adi_2025_02_04

MP3 jaitsi

Nize, Olaia Inziarte, AKTS, Konorte, Bonnie Prince Billy, Black Country, New Road, Circa Waves, Decius, Zentone, Treaks, Yapö, Usquam.

2025eko Otsailaren 05a

BERRIAK

10 urte ospatzeko, PILT taldea gomitatu du Biez Bat ikastolak

10_urte_ospatzeko_pilt_taldea_gomitatu_du_biez_bat_ikastolak

MP3 jaitsi

Basusarri-Arrangoitzeko Biez Bat ikastolak 10 urte betetzen ditu 2025 urtean. Kontzertu batekin hasiko dute ospakizuna, otsailaren 8an larunbatean. PiLT aspaldiko taldea etorrarazten dute, 90. hamarkadako talde famatua, etenaldi luze baten ondotik berriz oholtzara itzuli baitira bizkaitarrak, disko berriaren aurkezteko.

Bad Sound, Punttu Kakotx eta Dj Bull taldeak ere ariko dira, Arrangoitzeko gelan. Aitzin salmentak, otsailaren 6an 22:00etan bukatzen dira.

2025eko Otsailaren 05a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Plastikoa ez da modan alimentarioan, haatik silikonarekin ez dugu krisirik ezagutu"

_plastikoa_ez_da_modan_alimentarioan_haatik_silikonarekin_ez_dugu_krisirik_ezagutu_

MP3 jaitsi

Olaberria Scoop-ak Uztaritzen freskatze lanak eginen ditu aurten, bastimenduak arraberrituz. 40 urtez, injekzio bidez piezak sortzeko, moldeak fabrikatzen dituzte industrialentzat.

Urteko negozio zenbatekoa 1.5 milioikoa du Olaberriak, eta aktibitatean gora beherak baldin badira ere, arlo honetan bere lekua atxikitzen du 15 langilez osatu kooperatibak.

Mikel Kurutxarri zuzendari nagusiak aurkeztu digu enpresa,asteazken goiz honetan.

2025eko Otsailaren 05a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Laguntasunari begiratzen bazaio amodio istorio bat bezala, hausturak ere badira"

_laguntasunari_begiratzen_bazaio_amodio_istorio_bat_bezala_hausturak_ere_badira_

MP3 jaitsi

Laguntasuna, eta hausten den adiskidantza gai nagusi duen Pleibak liburua aipatu digu hilabete honetan Nora Arbelbidek.

Miren Amurizak idatzi duen eleberriak, nerabezaroan biziki hurbilak ziren bi lagunen adiskidantza kontatzen du, hamarkada zenbaiteko gibelapenarekin, ez baitute gehiago elkarren arteko harremanik orain.

Bata diskoteka girokoa, bestea militante Segi gazte erakundean, klase desberdinetakoak, itxuran dikotomia badirudi, ez da dena zuri ala beltz.

2025eko Otsailaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016