BERRIAK

Jone Bordato shiatsulariarekin uda giroan

jone_bordato_shiatsulariarekin_uda_giroan

MP3 jaitsi

Bihotza eta suaren elementuari lotzen zaien hertze edo heste meheaz mintzatu zauku hilabete honetan Jone Bordato Shiatsularia.

Udan sartuak garelarik, energetika txinatar tradizionalaren egutegian, gorputzeko giroa zertan den aipatzeko.

2021eko Ekainaren 11a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 06 08

adi_2021_06_08

MP3 jaitsi

Gailu, Nizuri Tazuneri, Kau Kori Kura, Bananas, Anika, Bilbao Kung-Fu, /A\, Garbage, Mungo's Hifi x Gardna & Caching Cairo, Amenra, Peasant, Mindpatrol

2021eko Ekainaren 09a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 9ko Makea eta Lekorneko berriak

ekainaren_9ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Ekainaren 09a

BERRIKETARIAK | SARA

Ekainaren 8ko Sarako berriak

ekainaren_8ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Ekainaren 08a

BERRIAK

Senpereko ikastolako haurrek migrazioa landu dute ikusgarri batean

senpereko_ikastolako_haurrek_migrazioa_landu_dute_ikusgarri_batean

MP3 jaitsi

"Mugimendua" deitu ikusgarria, ostiralean aurkeztuko diete Senpereko ikastolako haurrek burasoei. Ama ikastolako, eta lehen mailako ikasle guziek landu dute klasean, migrazioaren gaia aurten. Euskaldunen historia markatu duen migrazioa, bainan bistan da, aktualitatean dugun migrazio bortitza.

Manex Fuchs antzerkilariarekin lantzen dute ikusgarria. Antzerki, kantu eta bertsuz osatu ikusgarria ostiral honetan deskubritzen ahalko dute, Senpereko ikastolako burasoek Larreko gelan.

Arantxa Idieder hurbildu da Zalbubi ikastolara, errepika egun batean.

2021eko Ekainaren 08a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

500 urteko ezkerraren historia komiki bakarrean

500_urteko_ezkerraren_historia_komiki_bakarrean

MP3 jaitsi

Hilabete honetako kronikan, Aines Hariztoik "A Bâbord, Toute! Histoire de la gauche en BD" liburua hautatu du.

Jean-Yves Le Naour historialariak idatzia, Marko uztariztarraren marrazkiekin, frantziar ezkerra nagusi, bainan nazioartekoa ere. Komiki dentsoa, historiarekiko zuzena eta umorearekin gainera Ainesen ustez. Arantxa Idiederri aipatu dio.

2021eko Ekainaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016