BERRIKETARIAK | SARA

Ekainaren 15eko Sarako berriak

ekainaren_15eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Ekainaren 15a

BERRIAK

Hiru kaskorik ez aurten, baina bi kasko bai!

hiru_kaskorik_ez_aurten_baina_bi_kasko_bai_

MP3 jaitsi

Hirukasko mendi ibilaldia, aurten berriz izendatzen ahal litaike "Bikasko".

Ekainaren 19an iraganen da Iparla eta Artzamendin, Bidarraitik abiatuz, Itsasurat heltzeko aurtengo Hiru Kasko berezia. Aldaketa batzuekin antolaketa aldetik, baita ibilbide desberdina ere proposatuko da. Hirubelakasko Nafarroan izanki, ibilbidetik kendu dute.

Xehetasunen biltzerat izan da Panpi Mercapide, antolaketako Ximun Zubietaren gana.

2021eko Ekainaren 14a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Ekainaren 10eko Lehuntzeko berriak

ekainaren_10eko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Ekainaren 11a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Ekainaren 11ko Donibane Lohizuneko berriak

ekainaren_11ko_donibane_lohizuneko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Ekainaren 11a

KRONIKAK
KULTURA

Liburutegiak zergatik sortu zituzten?

liburutegiak_zergatik_sortu_zituzten_

MP3 jaitsi

Liburutegien Historiaz mintzatu zauku Nora Arbelbide kronikaria, eta Miarritzeko Mediatekako langilea.

Jesu Kristo aintzineko Alexandriako liburutegitik, Donapaleuko Manex Erdozaintzi Etxarten liburutegira eramanen gaitu, liburutegien lekua gure gizartea eta podere polikoari loturik ere tarteka.

2021eko Ekainaren 11a

BERRIAK

Ikasleek agenda ere euskaraz izan dezaten

ikasleek_agenda_ere_euskaraz_izan_dezaten

MP3 jaitsi

Iraileko sartzerako, agenda bat euskaraz proposatzen du Bidarteko ikastolak.

Bereziki lehen mailako haurrei, eta kolegioko gazteeneei zuzendua zaie agenda berri hau, baina zergatik ez helduentzat ere. Eskas bat zelakoan abiatu dute proiektua. Bidarteko ikastolako Celine Etxebarne eta Sandra Yarzabal-ekin mintzatu da Arantxa Idieder.

Agenda 12 eurotan manatzen ahal duzue edo deitu zuzenki Celine 06.71.64.42.69.

2021eko Ekainaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016