BERRIAK

"Gehiena maite dutana da boilurra, freskoa, ogi xerra batean gurin pixka batekin"

_gehiena_maite_dutana_da_boilurra_freskoa_ogi_xerra_batean_gurin_pixka_batekin_

MP3 jaitsi

Boilurraren sasoi betean gira, luxuzko onddo beltza kiloa 1000 eurotan erosten ahal duzue momentu honetan. Angeluko merkatuan Balme etxeak proposatzen du boilurra bere produktu ezberdinetan.

Amaia Uribarri saltzailearen gana joan da Marga Forestier, mikroarekin.


2021eko Otsailaren 26a

BERRIAK

"Gu erreakzioan gira eta Sri Lankan prebentzioan"

_gu_erreakzioan_gira_eta_sri_lankan_prebentzioan_

MP3 jaitsi

Ekaitz Iturria urruñarra osteopata da, eta Asiarat joan da bere ezagutza sakontzeko. Sri Lankan hiru hilabete pasa ditu trukaketan osteopatiaz ikasteko, eta bere lanbidearen beste ikuspegi bat ekarri dio. Bizimodu ederra eta teknika berriak aurkitu ditu. Orain Ziburun duen bulegoan erabiltzen ditu.

Alan Elissondo Ekaitz Iturriaren bulegora joan da bere lekukotasuna biltzeko.


2021eko Otsailaren 26a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Urtean 200 tona barazki mugitzen ditu langile bakoitzak"

_urtean_200_tona_barazki_mugitzen_ditu_langile_bakoitzak_

MP3 jaitsi

Garro Lekorneko baratzezainen lan fisikoa aipatu du aldi honetan Arantxa Idiederrek Elena Agerrekin.

Baratzezaintza biziki fisikoa da. Garron kalkulatu dute, urtean, langile bakoitzak 200 tona mugitzen dituela. Eta lan hori ikasten da, adibidez, "norgehiagokarik" gabe lan egitea ere, hastapenetik zaindu behar dena, lanbidean irauteko gisan.

Azken aldian, antolaketak eskatzen duen buruko gimnastika aipatu zuten, aldi honetan gorputzaren gimnastika.

2021eko Otsailaren 26a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 25eko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_25eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Otsailaren 25a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 02 23

adi_2021_02_23

MP3 jaitsi

Gatom eta Drewbba G, Gojira, Ameba, MC Onak, Biensure, Mansfield TYA, Talkboy, Cloud Nothings, Mogwai, Remedy Drive, Voidletter, Profond Barathre

2021eko Otsailaren 24a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 24ko Makea eta Lekorneko berriak

otsailaren_24ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Otsailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016