BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 18ko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_18ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Otsailaren 18a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 02 16

adi_2021_02_16

MP3 jaitsi

Don Inorrez, Indarrap, Ixabe, Altarage, The Staves, R-Wan, Clap Your Hands Say Yeah, San Salvador, The BoomTown Rats, Kokomo, Serj Tankian, Humanity's Last Breath

2021eko Otsailaren 17a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 16ko Sarako berriak

otsailaren_16ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2021eko Otsailaren 16a

KRONIKAK
KULTURA

"Hizkuntza hori nire ama-hizkuntza hiltzen ari da"

_hizkuntza_hori_nire_ama_hizkuntza_hiltzen_ari_da_

MP3 jaitsi

Euskarara itzuliak izan diren Audre Lorde eta Agota Kristof poeta idazleen lanak aipatuko dauzkigu aldi huntan, Nora Arbelbide, Miarritzeko Mediatekako langile eta kronikariak.

Testu zatiak ere irakurri dizkigu.


2021eko Otsailaren 16a

BERRIAK

Txertatzeko hitzordurik ezin hartuz

txertatzeko_hitzordurik_ezin_hartuz

MP3 jaitsi

Telefonoz, linea beti okupatua da zenbaki berdea egiten delarik. Internetez, lekurik ez dela seinalatzen dute doctolib.fr eta santé.fr webguneek.

Adineko jende ainitz entseatzen ari dira, eta ez dute ulertzen nolaz hori posible den, COVIDaren kontrako txertatze kanpaina azkarra iragaiten duelarik Frantziako gobernuak.

Xipri Arbelbideren lekukotasuna bildu du Kriztof Arotzarenak.

2021eko Otsailaren 15a

BERRIAK

Kirola laneko orduetan praktikatu

kirola_laneko_orduetan_praktikatu

MP3 jaitsi

Kirola, lanean praktikatzea, menturaz amestu zinuten jadanik. "Activcorner" enpresak plantan ezartzen du. Ez oraindik Euskal herrian, Frantziako enpresetan lan egiten baitu mementuko, baina jin daiteke.

Paolo Cherquefosse miarritztarrak lan egiten du enpresa hortan, kontzeptua zein den erranen digu. Olatz Idoatek hitz egin du harekin.

2021eko Otsailaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016