EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 12 03

adi_2024_12_03

MP3 jaitsi

Ezezez, Alea Lyrique, Gaizka Insunza, Asgarth, Justin Adams & Mauro Durante, The Muldoons, Total Tommy, Trupa Trupa, Adé, Igorrr, Conjonctive, The Tale Untold.

2024ko Abenduaren 04a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikas-en urte bukaerako hitzordu nagusiak: Durango eta eguberri

ikas_en_urte_bukaerako_hitzordu_nagusiak_durango_eta_eguberri

MP3 jaitsi

Ikas pedagogia zerbitzuan, aldi honetan Fred larrondorekin ukan du hitzordua Arantxa Idiederrek.

Ikasen aktualitateaz hitz egiteko, urte bukaera honetan Durangoko azokan izango baitira. Eta eguberri hurbiltzen delarik beste merkatu batzutan ere izango dira aurtengo ekoizpenekin, bainan beste proposamen ainitz ere haur literaturan.

2024ko Abenduaren 04a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Denak poetak gara, eta norbera bakarra baita, bakoitza munduko poeta handiena da"

_denak_poetak_gara_eta_norbera_bakarra_baita_bakoitza_munduko_poeta_handiena_da_

MP3 jaitsi

Auxtin Zamora senpertarra izan dugu gomita asteazken goiz honetan Gure Irratian.

Olerkari, argazkilari, artistak bere azken lana aipatu digu. Senpereko etxe gehienen itzulia egin du, hauen izen, helbide, datu geografikoak biltzeko. Lan hau eta 26. Hatsaren poesia bilduma aurkeztuko ditu Durangoko azokan.

Joan den asteburuan izan zen Loraldiberri Urruñako azoka, nahiago duela Durangokoari salatu digu.

2024ko Abenduaren 04a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Abenduaren 3ko Azkaingo berriak

abenduaren_3ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Abenduaren 03a

BERRIKETARIAK | SARA

Abenduaren 3ko Sarako berriak

abenduaren_3ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Abenduaren 03a

BERRIAK

Haurrak euskaraz loratzen laguntzeko hitzaldia

haurrak_euskaraz_loratzen_laguntzeko_hitzaldia

MP3 jaitsi

“Haurrak euskaraz loratzen lagundu, gurasoen tokia, rola eta galderak” lemapean Euskararen Nazioarteko egunaren kari mintzaldi trukaketa bat izanen da Etxepare lizeoan Baionan 19:30tan.

Plazara kooperatibako Xan Aire eta Irati Fernandez gomitatu dituzte Oihana ikastolako, eta Estitxu Robles kolegioko “Euskaraz Bizi” batzordeko kideek.

Xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek, Maider Arrosagarairekin: buraso izaiteaz gain, komisio hontako kide da eta irakasle ere kolegioan.

2024ko Abenduaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016