BERRIAK

Xalbador kolegiokoek Tolosarrak errezebitu zituzten abenduan

xalbador_kolegiokoek_tolosarrak_errezebitu_zituzten_abenduan

MP3 jaitsi

Kanboko Xalbador kolegioan, urtero Tolosako Laskorain ikastetxeko ikasle batzu errezebitzen dituzte. Joan den abenduaren 20an trukaketa hunen azken egunean, ikasle batzuk Ainhoa Sarasuarekin landu bertsuak eman dituzte.

Lehenik Panpi solastatu zen ikasle zonbeitekin, hauek ziren…:

2020eko Urtarrilaren 09a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urtarrilaren 9ko Etxalar eta inguruetako berriak

urtarrilaren_9ko_etxalar_eta_inguruetako_berriak

MP3 jaitsi

Bi astero, ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Urtarrilaren 09a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 01 08

adi_2020_01_08

MP3 jaitsi

Keu Agirretxea, Beietz, Inoren Ero Ni, Eratu, Postcards, Mike Patton & Jean Claude Vannier, Atmosphère, Nola Is Calling, Blinker The Star, Tortuganonima, Montecharge

2020eko Urtarrilaren 08a

BERRIAK

Xilaba ondoko errebantxa, baina presiorik gabe

xilaba_ondoko_errebantxa_baina_presiorik_gabe

MP3 jaitsi

Xilabako bi talde, parez pare izango dira urtarrilaren 12an Nafarroa eta Lapurdiko mugan.

Gure Irratia eta Urtxolak elgarrekin antolaturik, igande eguerdiz, bazkari on baten ondotik, 4ko Plasara eta Eskukula taldekoek bertso saioa eskainiko dute. Amenduzeko saioaren ondotik, amikuztarrak eta saratarrak berriz elkartuko dira Urtxola jatetxean.

Arantxa Idieder mintzatu da Ellande Alfaro saratarrarekin, joan den urtean jadanik parte hartu zuen Gure Irratiko bertso afarian.

Gure Irratiak antolatua, egunero euskara biziarazteko duen gogoa jarraituz

Urtxola jatetxearekin batera antolatu du Gure Irratiak bertso bazkaria. 25 eurotan da bazkaria, eta lekuak aitzinetik erreserbatzea hobe, gunea ttipi baita, deituz jatetxera 05.59.54.21.31.

Olatz Idoate eta Kriztof Arotzarenarekin aipatu du bertso saioaren izpiritua Arantxa Idiederrek.

MP3 jaitsi

2020eko Urtarrilaren 08a

BERRIAK

"Ikerketa aitzinatzen da bainan dirua beharrezkoa da"

_ikerketa_aitzinatzen_da_bainan_dirua_beharrezkoa_da_

MP3 jaitsi

Syndrome de Wolfram elkartearen aldeko kontzertua izango da larunbat huntan Baionan.

Ilune-ren familiak elkartearekin batera antolatzen du gaualdia, kontzertu berezi batekin, besteak beste, akustikoan ariko baitira, Willis Drummond, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti edota Iluma.

Arantxa idieder mintzatu da Peio Dufau, Iluneren Aitarekin.

2020eko Urtarrilaren 07a

BERRIAK

Ainhoa, Sara eta Senpereko etxeko haurtzainek elkartzeko gune bat badute

ainhoa_sara_eta_senpereko_etxeko_haurtzainek_elkartzeko_gune_bat_badute

MP3 jaitsi

Hiru Irri deitu dute, hiru herrietako etxeko haurtzainek erabiliko duten lekua. RAM, Etxeko haurtzainen Bitartekaria egoitza estrenatu dute urtarrilaren 6 honetan. Ainhoa, Sara eta Senperen, etxeetan haurtzain direnentzat da, haurrentzat gune bat izaiteko, baita burasoentzat ere informazio administratiboa eskaintzeko.

Hiru Irri idekia da Astelehen eta asteartetan, Denen Etxean (etxabean) 9:00etatik 11:00etara, eta astezkenez permanentzia telefonikoa.

Arantxa Idieder egon da proiketuaz arduratu den Senpereko axuanta den Martine Arhancetekin.

2020eko Urtarrilaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016