BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 7ko Sarako berriak

urtarrilaren_7ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 07a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urtarrilaren 7ko Itsasuko berriak

urtarrilaren_7ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 06a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 7ko Azkaingo berriak

urtarrilaren_7ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 06a

BERRIAK

Hitzopen gaztetxean ostiralean, Kaptainak txanpaina ordezkatuko du!

hitzopen_gaztetxean_ostiralean_kaptainak_txanpaina_ordezkatuko_du_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Hitzopen gaztetxean, hitz ordu berri bat proposatuko dute abenduaren 27an ostiralez.

Kaptain Gaua deitu gaualdia, DJ Bullek alaiturik.

Txanpain gaua antolatzen zuten orai arte.

Gaztetxeko Aitor Duhalde eta Maritxu Goihenetche kideek, erran daukute zergatik nahi izan duten aldaketa hau egin.

#txanpaingauaberria


JPG | txanpaingauaberria (66 Ko)

2019ko Abenduaren 23a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 12 17

adi_2019_12_17

MP3 jaitsi

Ekhi Lambert, Omago, Kokein, Torheit, Calypso Rose, Jean du Voyage, Antispielismus, Digitalism, Violet Soda, Pink Purple, Cattle Decapitation, Our Common Collapse.

2019ko Abenduaren 18a

BERRIAK

Trivial gaua Baionan ostegunean

trivial_gaua_baionan_ostegunean

MP3 jaitsi

Abenduaren 19an, Trivial gaua proposatzen dute Baionako gaztetxean arratsaldeko 7tan.

Biltxoko elkarte berriak du antolatzen, sari ederrak eskainiz irabazleei. Tokian berean jateko eta edateko izanen dira ere. Joseba Erremundegi elkarteko kideak, aurkeztu dio Panpi Mercapideri.

Izenak eman lekuan berean ostegun gauean 7tan Zizpa gaztetxean emaiten ahal dira, edo aitzinetik: baionako.elkartea@gmail.com edo telefonoz: 06 49 85 79 00

2019ko Abenduaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016