EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 02 05

adi_2019_02_05

MP3 jaitsi

Kulto Kultibo, Ziztada & Rlantz, Moxal, Bloody Brotherhood, Beirut, Deer Tick, Xiu Xiu, French For Rabbits, Coeff, Al'Tarba & Senbei, Path Of Misery, Better Than Mending.

2019ko Otsailaren 06a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Zuloa bankuko bidea hartzen zuen lurpeko bide gordetua zen

zuloa_bankuko_bidea_hartzen_zuen_lurpeko_bide_gordetua_zen

MP3 jaitsi

Panpi Mercapiderekin astero bezala, munduan zehar gertatzen diren zazukeriak, bost minututan laburtuak.

2019ko Otsailaren 06a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 5eko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 05a

BERRIAK

Jaka Horien hamabigarren mobilizaziotik lekukotasuna

jaka_horien_hamabigarren_mobilizaziotik_lekukotasuna

MP3 jaitsi

Baionan, larunbat gauean Jaka Horiek antolatu gaueko ibilaldia arrakastatsua izan zen. Ehunka jende bildu da hamabigarren mobilizazio egunean. Landesetatik eta Biarnotik ere hurbildu dira jaka horiak. Karriketan barna ibili dira, ahal bezain bat arrabots eginez. Gauean zehar banketxe edo asegurantza batzuen berinak hautsi dituzte, eta frantses lehendakariaren kontrako grafitiak ere egin. 5 atxiloketa izan dira.

Bere burua bortizkeriarik gabeko mugimenduko kide gisa aurkezten duen Jean Louis-rekin egon da besteak beste Panpi Mercapide.

2019ko Otsailaren 05a

BERRIAK

Uztaritzeko herriko etxearen agintzak 2019ari begira

uztaritzeko_herriko_etxearen_agintzak_2019ari_begira

MP3 jaitsi

PLUa bukatu, haunditze obrak eskola publikoetan, edota herriko etxeko bulegoak Lapurdiko zentrora ekarri. Huna besteak beste, Uztaritzeko herriko etxeko proiektu nagusiak, 2019 urterako.

Bruno Carrère auzapezarekin mintzatu du Kriztof Arotzarena.

2019ko Otsailaren 05a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 4ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016