BERRIAK

Itsasu eta Etxauribar senidetzearen bidean

itsasu_eta_etxauribar_senidetzearen_bidean

MP3 jaitsi

Itsasuko herriak azken urte hauetan gogoetatzen du Nafarroako Etxauribarrekin senidetzea. Pundu amankomun ainitz badituztela uste dute: gerezia, pilota, dantza edo auto xaharretaz interesatzen diren elkarteak.
Hortarako herriko elkarte eta biztanleak gomitatzen dituzte informazio bilkura batetarat, otsailaren 8an, gaueko 8etan Sanoki gelarat.

Panpi Mercapide mintzatu da Jean Paul Iturburua hautetsiarekin.

2019ko Otsailaren 04a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 1eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Otsailaren 01a

BERRIAK

Angeluko ihauteriak larunbat honetan dira

angeluko_ihauteriak_larunbat_honetan_dira

MP3 jaitsi

Larunbat arratsean abiatuko dira Angeluko ihauteriak, arratsaldeko 6.30tatik goiti Quintaoutik. San Pantzarren auziaren ondotik, jaten eta edaten ahalko da, eta dantzapikoak dantzatzen ahalko dira Saltoka taldearekin 8.30etatik goiti. Angeluarrak taldeak eta Kimua ikastolak antolaturik.

Nahia Imaz, ikastolako andereñoarekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2019ko Otsailaren 01a

KRONIKAK
KULTURA

Bilketa.eus euskal funtsen atariaz kronika berria

bilketa_eus_euskal_funtsen_atariaz_kronika_berria

MP3 jaitsi

Liburutegiko funtsak bildu eta sarean eman dituzte. Hau da Bilketa webgunearen lehen egin beharra, euskal funtsak bildu dituzte liburutegien artean.

Marie Andrée Ouret Baionako mediatekako langileak parte hartu du Bilketa webgunearen osatzean, lehen kronika horrentzat aurkeztu du gunea. Hilabetero Bilketa-ko funtsa aipatuko dugu.

--- http://www.bilketa.eus/fr ---

2019ko Otsailaren 01a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Urtarrilaren 31ko Lehuntzeko berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Jean Bernard Etchebarne laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 31a

BERRIAK

Metal In Kanbok behar zaitu

metal_in_kanbok_behar_zaitu

MP3 jaitsi

Kanboko Latsarria elkarteak kontzertu bat antolatzen du larunbatean Kanboko gaztetxean. Metal In Kanbo gaualdian: Iron eta Maider eta Fizt&Furiuz taldeak izanen dira.

Alain Bosq elkarteko kidearekin aipatu du Panpi Mercapidek kontzertua eta elkartea bera.

2019ko Urtarrilaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016