BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 10eko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 10a

BERRIAK

Saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa idekitzeko Urruñan bilkura idekia

saltoki_ekologikoa_soziala_eta_solidarioa_idekitzeko_urrunan_bilkura_idekia

MP3 jaitsi

Urruñan, herriko epizeria edo saltokia itxi ondotik bizilagun talde batek, saltoki ekologikoa, soziala eta solidarioa martxan jartzeko proiektu bat proposatu zuten. Modu honetan À¢Â€ÂœLarrunkoopÀ¢Â€Â kontsumo taldea sortzea erabaki zuten.

Kooperatiba osatzeko bazkidetza kanpainarekin abiatu dira. Arturo Villanueva eta Adelaide Daraspe À¢Â€ÂœLarrunkoopÀ¢Â€Â kontsumo taldeko kideek, egitasmoa aurkezten diote Aitor Errazkin kazetaria.

Aurkezpen publikoa urriaren 12an Urruñako Itsasmendi zineman arratsaldeko 6:30tan antolatu dute.

2018ko Urriaren 10a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Txori mozkorren istorio bat

txori_mozkorren_istorio_bat

MP3 jaitsi

Panpi Mercapideren zazukerietan aste honetan ere, txori mozkorrak, arto landak edota eslipak...

2018ko Urriaren 10a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 9ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 09a

BERRIAK

Eva Campo Müller elkarteak 6000 euroko diru laguntza proposatzen du

eva_campo_muller_elkarteak_6000_euroko_diru_laguntza_proposatzen_du

MP3 jaitsi

Irungo Eva Campo Müller elkarteak, tokiko garapen komunitarioko proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia antolatu du. Eva Campo Müller Irungo Bilgune Feministako kidea zen, ekonomia sozial eraldatzaileetako hainbat poiektuen bultzatzailea, herri mugimenduetako militantea. Eritasun batek eraman zuen 37 urte zituzelarik.
Sarako herriarekin lotura bazuen han familia etxea baitzuten. Sarako herriko etxeak, dirulaguntza deialdi honekin bat egiten du eta aurkeztutako proiektuen artean aukeratutakoa gelditzen balitz beste 1000 euro jarriko lituzke, orotara 7000 euroko dirulaguntza osatuz.

Aitor Errazkin kazetariak, Urko Ikardo, ECM elkarteko kidearekin hitzegin du. Egitasmoak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiago: https://evacampomuller-elkartea.org/bloga/

2018ko Urriaren 09a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Baratzeaz hitzegiteko gurekin dugu berriz ere Juan Migel Olaizola kronikaria

baratzeaz_hitzegiteko_gurekin_dugu_berriz_ere_juan_migel_olaizola_kronikaria

MP3 jaitsi

Bi astero, gurekin izango da Juan Migel Olaizola laguntzailea. Zuen baratzeari buruz dituzuen galderak, oharrak edo duderi buruz erantzun bat ekartzen ahal du.

Deitzen ahal duzue ondoko hitzordurako, urriaren 17an gurekin izango da, asteazkearekin, arratsaldeko 6:45ean. Mezu bat bidalia edo deitu Gure Irratiko estudioetara zuzenean!

2018ko Urriaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016