BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 15eko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 15a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 15eko Itsasuko berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 15a

BERRIAK

Antzerki ikastaldi bat hirugarreneko ikasleentzat

antzerki_ikastaldi_bat_hirugarreneko_ikasleentzat

MP3 jaitsi

"Antzerkialdia" deitu ikastaro bat proposatzen du Seaskak, Kanbon 4 egunez: urriaren 29-30-31 eta azaroaren 1ean. Ikastolako kolegioetako ikasle zaharrenei zuzendua den ikastaroa, Ama2 taldeak du gauzatu.

Taldeko Arantxa Hirigoienek, Panpi Mercapideri esplikatu dio zergatia.

2018ko Urriaren 15a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 12ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Urriaren 12a

BERRIAK

Hiriburun bidezko merkatua igandean

hiriburun_bidezko_merkatua_igandean

MP3 jaitsi

Igandean, urriaren 14ean, Hiriburun izanen da Bidezko Merkatu Biologiko bat. 11:30tan Hiriburun Kantuz baita Nat eta Watsonekin ere kantatzen ahalko da. Pik Nika partekatua eta arratsaldeko 3etan Lurzaindiaren aurkezpen mintzaldi bat.
MEB edo Baiona eta Euskal Herriko bidezko merkatu elkartekoek, antolatzen dute eguna Hiriburuko herriarekin.

Maite Etchart elkarteko kidearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2018ko Urriaren 12a

BERRIAK

Herri Uzta festibala ostegun honetan abiatzen da

herri_uzta_festibala_ostegun_honetan_abiatzen_da

MP3 jaitsi

Urriaren 11tik 14era, musika herrikoia argitan ezarriko du Herri Uzta festibalak. Herri Soinu elkarteak antolaturik, Uztaritzetik Arrangoitzera: abesbatzak, mintzaldiak, gaitak edota txistuak, dantza sorkuntzak, 4 egunez izanen dira.

Herri Soinu elkarteko buruarekin mintzatu da Marga Forestier, Filipe Lesgourgues-ekin.

2018ko Urriaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016