BERRIAK

34 urte geroago Emak-Hor finalean

34_urte_geroago_emak_hor_finalean

MP3 jaitsi

Marciacen aurka irabazi dute erdi-finala angeluarrek, 21-06. Eta asteburuko emaitza guztiak.

2018ko Ekainaren 18a

BERRIAK

Ixo! - Quiz

ixo_quiz

MP3 jaitsi

Urtea (kasik) bukatzeko Quiz bat antolatu dugu Ixo! Emankizuneko laguntzaile eta Gure Irratiko lankideekin.
Programan: Ixo!, Zinema, Telebista Saioak, eta musika orokorrean.
Taldeak: Gorriak - Panpi Merkapide, Xermin Camblong eta David Ondars.
Beltzak - Arantxa Idieder, Patxi Lascaray eta Josu Guillen. Eta gure Joker mugikorra: Battitt Crouspeyre!

2018ko Ekainaren 15a

BERRIAK

Itsasutik Historia

itsasutik_historia

MP3 jaitsi

Itsasuko gaueskolako ikasleen historia kronika segitzen dugu gaur.

2018ko Ekainaren 15a

KRONIKAK
KULTURA

Munduko haurrak dantzan

munduko_haurrak_dantzan

MP3 jaitsi

Ezpeletako Gauargi festibala heldu da. Haurten, haurren dantzak deskubritzeko parada ukanen dugu, Jon Iruretagoyenak erraiten duen bezala.

2018ko Ekainaren 15a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Eskultura batean, Pizza bikini eta Lapur gosetua

eskultura_batean_pizza_bikini_eta_lapur_gosetua

MP3 jaitsi

Artista performantzia bat, pizza lore sorta bat edo zoofilia aipatzen dugu aste huntan...

2018ko Ekainaren 15a

BERRIAK

Trenbideetako langileak beti borrokan

trenbideetako_langileak_beti_borrokan

MP3 jaitsi

Egun luzea izan da astearte hontakoa berriz trenbideetako langileentzat. Goizean goiz xuriz tindatu dituzte geltokiko ateak geltokia salgai ezartzen zutenaren itsura egiteko eta eguerdian banderola bat airarazi dute puxikekin, geltokiek ondare publiko izaten segitu behar dutela aldarrikatzeko. Han zen Ihintza Arrieta.

2018ko Ekainaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016