EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Victor Hugo euskaratua ez da euskal literatura, euskal zinema euskaraz egina da"

_victor_hugo_euskaratua_ez_da_euskal_literatura_euskal_zinema_euskaraz_egina_da_

MP3 jaitsi

Ttattola gaztetxean, EHZ-n, Eihartzea kultur etxean, Elkar-en, Euskararen Erakunde Publikoan edo Lurralde eremuko teknikari izan da Katti Pochelu hazpandarra.

Asteazkeneko gomita izan dugu asten honetan, gaur egun Gastibeltza ekoiztetxe eta banaketa sozietatean lan egiten duen Katti Pochelu.

2025eko Ekainaren 18a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Ekainaren 17ko Azkaingo berriak

ekainaren_17ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak

2025eko Ekainaren 17a

BERRIKETARIAK | SARA

Ekainaren 17ko Sarako berriak

ekainaren_17ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2025eko Ekainaren 17a

BERRIAK

Berritxu izena duen xistera sortu du Eskutik kooperatibak

berritxu_izena_duen_xistera_sortu_du_eskutik_kooperatibak

MP3 jaitsi

Momentuz, Zesta puntan ari diren haurrek bakarrik jokatzen ahalko dute Berritxu xistera berriarekin.

Lan orenak eta prezioa apaltzeko asmoz, osoki zumez egin ordez, zura baliatu dute tresnaren parte batzuetan. Tresna aurkeztearekin batera, pilota arloko materialgintzan dagoen gabezia azpimarratu du Eskutik kooperatibak. Aritz Erkiaga, Puntista profesionala, Euskal Selekzioarekin munduko txapeldun izan berri da. Saran zen joan den larunbatean eta badaki zertan den egoera.

Artisaugintza eta teknologia uztartu, pilotariekin hitz eginez

Oier Oa Eskutik kooperatibako kideak hubiletik eraman du Berritxu xistera berriaren sortzea.

MP3 jaitsi

2025eko Ekainaren 17a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Haize Beltza eleberria eta Tomas pertsonaia ezatseginaz

haize_beltza_eleberria_eta_tomas_pertsonaia_ezatseginaz

MP3 jaitsi

Amaiur Epherren bigarren eleberria irakurri du Nora Arbelbide kronikariak eta bere azken tarterako aipatzen dauku.

Haize Beltza Txalapartarekin atera du, eta pertsonaia nagusia Tomas idazlea da. Azken honek, beka bat irabazi du liburu bat idazteko, eta bere idazketa lanetan dituen gorabeherak segitzen ditugu. Idazkera ainitz gustatu zaio Nora Arbelbideri, baina pertsonaia nagusia "antipatikoaz" dudak agertu zaizkio.

2025eko Ekainaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 16ko Makea eta Lekorneko berriak

ekainaren_16ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 9:10ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak, asteartearekin emanak aste honetan.

2025eko Ekainaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016