BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 26ko Etxalar eta Baztango berriak

irailaren_26ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 9:10ean.

2024ko Irailaren 26a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Ordea zer gertatuko da, ezin badut nire betiko etxeko alokairurik ordaindu?"

_ordea_zer_gertatuko_da_ezin_badut_nire_betiko_etxeko_alokairurik_ordaindu_

MP3 jaitsi

Biharraren Hegiak, poema liburua atera du Maddi Sarasua Laskaraik; Nora Arbelbidek sasoiko lehen kronikarentzat hautatu duen liburua da.

Gaurko problematikak, zabortegia, immigrazioa, kapitalismoa,lanaren kezkak, dudak, olerki batzu intimoagoak, gai desberdinak paperean jarri ditu bertsolari gisa ezagutzen dugun itsasuarrak.

Irailaren 29an Larzabaleko Ezpeletenian izango da olerkaria.

2024ko Irailaren 25a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Donibane Lohizunen, kanpoko jendeentzat folklorismoa da euskara, ez da ongi ikusia"

_donibane_lohizunen_kanpoko_jendeentzat_folklorismoa_da_euskara_ez_da_ongi_ikusia_

MP3 jaitsi

Hitza Mintza Azkaingo elkarteak, euskaraz solasean aritzea proposatzen du astearte arratsaldetan. Ateraldi edota animazioak ere antolatzen dituzte urtean zehar.

Jean Luc Mendizabal elkarteko lehendakaria genuen gomita astezken goiz honetan, Panpi Mercapiderekin.

2024ko Irailaren 25a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #26

disko_gogorra_26

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet. Sasoi berri bat hasten dugu eta hilabete honetan talde hauekin:

  • Seun Kuti eta Egypt 80
  • Orchestre Polyrythmo de Cotonou
  • Gal Costa
  • Jalil Bennis et Les golden hands
  • Captain Planet eta David Walters
  • Sault
  • Sinead O'Brien
  • Dr John
  • Nervous Cabaret
  • Napoli Segreta

2024ko Irailaren 24a

BERRIAK

Inesa de Gaxen pastorala, euskaldunak eta okzitandarrak elkartuta

inesa_de_gaxen_pastorala_euskaldunak_eta_okzitandarrak_elkartuta

MP3 jaitsi

Aroaren baimenarekin, arrakasta ederra bildu du Inesa de Gaxen pastoralak irailaren 21 eta 22an. Ekainean Bastidan eman zituzten bi emanaldien ondotik, Bardozera hurbildua zuten ekitaldia larunbat eta igande honetan, hilabetetan eraman lanaren ondotik.

Xarnegu eremuan, Euskara eta Okzitaniera nahasi dituzte Itxaro Borda eta Yvan Barrere idazleek, eta publikoak azkarki gozatu du hizkuntzen nahasketa.

Olatz Idoate mintzatu da arizale zonbaitzurekin, eta lehenik Pantxika Urruty errejentarekin.

Bardozeko publikoa gustora egon da

Eguzki xuri batekin hasia eta euri ttanta arin batzuekin bukatuta, arrakasta ederra bildu du Inesa de Gaxen pastoralak. Larunbateko emanaldiaren ondotik, publikoaren iritziaren bila joan da Olatz Idoate.

MP3 jaitsi

2024ko Irailaren 24a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 24ko Azkaingo berriak

irailaren_24ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Irailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016