BERRIAK

Animazio berri batzu Arruntzako bestetan aurten

animazio_berri_batzu_arruntzako_bestetan_aurten

MP3 jaitsi

Arruntza, Uztaritzeko auzo handienaren bestak dira asteburu honetan, irailaren 20tik 22ra.

Ostiraletik igandera, Arruntzako hogeita hamar bat gaztek antolatzen dute asteburua, berrikuntza zonbaitzurekin aurten, larunbatean haurrentzako Altxor bila jokoa, artzain xakur txapelketa edota igandean aperitifa ibiltari bat traktorez adibidez.

Arruntzako besta komiteko Eneko Lassalle eta Ugo Trounday-ekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2024ko Irailaren 19a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 09 17

adi_2024_09_17

MP3 jaitsi

Keia, Tatxer's, Bengo, Soa, Slenderbodies, Orchestre Tout Puissant Marcel Duchamp, Bones UK, Gurriers, Cursive, Dame Area, Vestige, A Swarm Of The Sun.

2024ko Irailaren 18a

BERRIAK

Uhaina elkartean izena emateko ordua da

uhaina_elkartean_izena_emateko_ordua_da

MP3 jaitsi

Irail erditsua, elkarteek haien sartzea egiten dutelarik Hiriburu euskaraz biziarazi nahi duen Uhainak ere bi hitzordu proposatzen ditu aste honetan.

Urtean zehar animazioak proposatzen dituen elkarteak, kurtsoak ere baditu: Dantza helduentzat, Leinua dantza taldearekin elkarlanean, Watsonekin kantua, musikan trikitixa, txistu, txirula eta panderoa.

Thomas Brillaxis lehendakaria eta Eva Eiherabide idazkariarekin mintzatu da Arantxa Idieder

Bi hitzordu proposatzen dituzte, Uhaina elkartera hurbiltzeko urteko klaseetan izena emateko: irailaren 18an 18:00etatik 20.00etara eta irailaren 21ean 10.00ak eta 12.00ak artean.


2024ko Irailaren 18a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Ez zen gorputzaz okupatzen, ez zen aipatu behar”

_ez_zen_gorputzaz_okupatzen_ez_zen_aipatu_behar_

MP3 jaitsi

Senperen sortua eta Ahetzen handitua, Anita Esponden lekukotasuna ekartzen digu Terexa Lekunberrik, sasoiko lehen kronika honetan.

Eleketa proiektuarentzat egin elkarrizketak hilabetero ekartzen dizkigu Gure Irratira antropologoak.

Aldi honetan Txomin Ezponda bertsolariaren emaztea ezagutuko dugu beraz. Haurtzaroa, nerabezaroko hilabetekoen heltzea eta tabua, lehen senarrarekin bereiztea eta horren ondorioa, herria ta elizaren ikuspegi negatiboarekin besteak beste aipagai.


2024ko Irailaren 18a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Pastorala lan kolektiboa da, denak tren berdinean, xofur batekin bainan denak ber heinean"

_pastorala_lan_kolektiboa_da_denak_tren_berdinean_xofur_batekin_bainan_denak_ber_heinean_

MP3 jaitsi

Pantxika Urruty errejenta, gure astezken goizeko gomita izan da aste honetan. Inesa De Gaxen pastorala, bakarrik zuzentzen duen bosgarren lana da.

Ekainean asteburu berean bi aldiz eman zuten Bastidan, Bardozen berriz emanen dute irailaren 21 eta 22 honetan 15.30etan.

Txartelak sarean erosten ahal dituzue edo Elkar dendan Baionan eta Ipar Euskal Herriko turismo bulegoetan.

Panpi Mercapideren gomita izan da ordu batez Pantxika Urruty.



2024ko Irailaren 18a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 16ko Itsasuko berriak

irailaren_16ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 9:10ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2024ko Irailaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016