KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Nahi baduzu lanbide bat egin, ikastaldiak egitea untsa da nik hola egin nuen naturari loturiko lanentzat"

_nahi_baduzu_lanbide_bat_egin_ikastaldiak_egitea_untsa_da_nik_hola_egin_nuen_naturari_loturiko_lanentzat_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu hilabete honetan ere Gure Irratian.

Behingoan, ez dira erreka bazterrean eta oihanaren erdian Olatz Idoaterekin. Estudioan elkartu dira alde honetan, Naturari doazkion formakuntzak aipatzeko.

Zoin dira naturan lan egiteko ikasketa eta formakuntzak?

Bere ibilbidetik abiatuta, Julen Jauregik, Hazparnen, Donapaleun edota Angelun diren eskola edo formakuntzak zoin diren zehaztu dizkigu.

MP3 jaitsi

2024ko Martxoaren 22a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Sentsibilitate aldetik eta geografikoki hurbilak diren bi artista: King Creosote eta Bill Ryder-Jones

sentsibilitate_aldetik_eta_geografikoki_hurbilak_diren_bi_artista_king_creosote_eta_bill_ryder_jones

MP3 jaitsi

Eskozia eta Gales aldera eramaiten gaitu hilabeto honetan Joanes Garcia Basurko musika kronikariak. Bi artista, gustatzen zaizkion bi bakarlari entzunarazi dizkigu, biak Domino Recording Company diskoetxean direnak:

2024ko Martxoaren 22a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Martxoaren 21eko Etxalar eta Baztango berriak

martxoaren_21eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2024ko Martxoaren 21a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Martxoaren 21eko Lehuntzeko berriak

martxoaren_21eko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2024ko Martxoaren 21a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 03 19

adi_2024_03_19

MP3 jaitsi

La Furia, Mirabe, PiLT, Bananas, W!zard, Combo Chimbita, Sinkane, Boeckner, Chester Remington, Chatte Royal, Cyano, Sujin.

2024ko Martxoaren 20a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Martxoaren 20ko Makea eta Lekorneko berriak

martxoaren_20ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2024ko Martxoaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016