BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 28ko Etxalar eta Baztango berriak

irailaren_28ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Irailaren 28a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Arte obrak, errealitate birtualean deskubritu Biarritzen

arte_obrak_errealitate_birtualean_deskubritu_biarritzen

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrirekin, hilabetero Biarritzeko berriak ematen dikigu herriko etxetik:

  • Mintzalasaien bilanarekin hasi da, sorpresa onak ekarri dituen ekimena.
  • Amerika Latinar film festibalaz ere aipamena, azkena egunak direlarik.
  • Errealitate birtualean, arte obretan murgiltzea urriaren 3tik 28ra
  • Brouillarta erakusketaren 25.edizioa urriaren 7 eta 8an.

2023ko Irailaren 28a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 27ko Makea eta Lekorneko berriak

irailaren_27ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 27a

BERRIKETARIAK | URRUñA

Jour de Fête konpainiak Urruñako biztanleekin prestatu ikusgarria aurkeztuko du

jour_de_fete_konpainiak_urrunako_biztanleekin_prestatu_ikusgarria_aurkeztuko_du

MP3 jaitsi

Ione Josiérekin Urruñako herriko etxetik, Lapurdiko herriaren berri hartzen dugu hilabetero:

  • "Zuek proposatu" Urruñako herriko etxearen proiektu deialdia, urriaren 30a arte.
  • Animazioak hiri barneko ostatuetan, irailaren 29 eta 30ean. Ostiralez Petti-ren kontzertua eta larunbatean Jour de Fête konpainiaren ikusgarria, herritarrekin emana.
  • Olhetako bestak ere irailaren 29tik urriaren lehenera.
  • Klimaren asteburua urriaren 13tik 15era.

2023ko Irailaren 25a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 25eko Azkaingo berriak

irailaren_25eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 25a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 25eko Itsasuko berriak

irailaren_25eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016