EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

“Emazte gisa, presio sozialarengatik, zure burua konbentzitzen duzu ezin duzula egin, baina ez da batere egia”

_emazte_gisa_presio_sozialarengatik_zure_burua_konbentzitzen_duzu_ezin_duzula_egin_baina_ez_da_batere_egia_

MP3 jaitsi

Bizikleta zale, Luxi Detxart baionarrak, 5000 kilometro egin berri ditu bere bi errotadunarekin, Europan zehar 8 hilabetez.

Kontinente zaharra ezagutzeko parada ederra, baina hori baino gehiago hainbat arlo uztartu dizkio bere bidaiari Jujitsua eta militantzia besteak beste. Burua bete ideia sartu da Euskal Herrira. Asteazken honetako gomita izan da Olatz Idoaterekin.

2025eko Apirilaren 30a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #31

disko_gogorra_31

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet. Sasoi berri bat hasten dugu eta hilabete honetan talde hauekin:

  • Max Cilla
  • Alessia Tondo
  • Madina N’diaye
  • Grupo Canalone de Timbiqui
  • Ca7riel eta Paco Amoroso
  • Doechii
  • Albert Ayler
  • Africa Hitech
  • Yuksek eta Luedji Luna
  • Rino Gaetano


2025eko Apirilaren 29a

BERRIAK

Urtsuko Xoriak Lekorneko dantza taldeak bere 45 urteak ospatuko ditu

urtsuko_xoriak_lekorneko_dantza_taldeak_bere_45_urteak_ospatuko_ditu

MP3 jaitsi

Urtsuko Xoriak, Lekorneko dantza taldeak bere 45 urteak ospatuko ditu larunbatean, maiatzaren 3an.

Joan den udan bere Kabalkada eman zuen Lekornek, eta dantzaren ohitura mantentzen segitu nahi du. Taldeko dantzariak ariko dira larunbatean, eta Tio Teronen Semeak taldea ere gomitatu dute gaualdia animatzeko. 18:00etan hasiko da ospakizuna, dantza taldeko kideekin.

2025eko Apirilaren 29a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Estimatzen dugu irakasleak heldu direlarik gure biltzar nagusira"

_estimatzen_dugu_irakasleak_heldu_direlarik_gure_biltzar_nagusira_

MP3 jaitsi

Ikas pedagogia zerbitzuan azoka egunak hasi dituzte apirilaren 28an, eta apirilaren 30ean bukatzen da. Liburuak prezio ttipian atzemango dituzue.

Azokara doaztenen artean, Arantxa Idieder hurbildu da Uztaritzeko bulegoetara, maiatzaren 24an izango duten Biltzar nagusia aipatzeko, Aines Dufau zuzendariarekin.


2025eko Apirilaren 29a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Apirilaren 28ko Makea eta Lekorneko berriak

apirilaren_28ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 9:10ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2025eko Apirilaren 28a

BERRIAK

Baratzearentzat landare txikiak erosteko parada, hilabete batez Garron

baratzearentzat_landare_txikiak_erosteko_parada_hilabete_batez_garron

MP3 jaitsi

Biologikoan lanean ari diren Lekorneko Garro-ko baratzezainek, lili txikien salmenta egingo dute aurten ere. Apirilaren 26tik aitzina, larunbat guziz hilabete batez, goizero irekia izanen da salmenta. goizeko 9ak eta 12ak artean, maiatzaren 17an izango da azken eguna. Zuen baratzean kuiatxo, tomate edota entsaladak biologikoan, landatzeko parada.

2020 urte bukaeran hasi ziren negutegi berezi hori martxan jartzen, lehen helburua zelarik, bost etxalderentzat landareak proposatzea. Hazitik abituta, 320 000 landare txiki handiarazi ditu orotara aurten Argitxu Iturriak.

2025eko Apirilaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016