EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 05 06

adi_2025_05_06

MP3 jaitsi

Frikun, Maskak, Xak, Zuldar, Pulp, Casper Skulls, Cucamaras, Model / Actriz, Sextile, Club Night, Cold Grip, Tear Me Apart

2025eko Maiatzaren 09a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Maiatzaren 9ko Lehuntzeko berriak

maiatzaren_9ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiraletan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak 9:10ean.

2025eko Maiatzaren 09a

BERRIAK

Sarako Urrats gaua, Herri Urrats bezperatik hasteko besta

sarako_urrats_gaua_herri_urrats_bezperatik_hasteko_besta

MP3 jaitsi

Igande honetan iraganen da Senpereko aintzira inguruan Herri Urrats, Ikastolen aldeko besta handia. Batzuek motorrak berotu nahi badituzte, Sarako Gaztetxeak Urrats gaua proposatzen du bezperan, maiatzaren 10ean arratsaldeko 6etatik aitzina kiroldegian.

Fama handia ukan duen hitzordua iraganean, pixkat bat apaldu dena azken urteetan, eta berriz berpiztu nahi dutena. Atsaldetik goiti, Pontx pailazoa, Moira Krank, Rodeo, Inertzia eta Ezpalak taldeak ariko dira. Gaztetxeko bi kiderekin egon da Olatz Idoate.

2025eko Maiatzaren 09a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Errexago zaigu 'milesker adio' erratea euskaraz, 'egun on' baino, hola elkarrizketa fini ta banoa"

_errexago_zaigu_milesker_adio_erratea_euskaraz_egun_on_baino_hola_elkarrizketa_fini_ta_banoa_

MP3 jaitsi

Eneko Gorri arbonarra izan da gure aste honetako gomita. Militantzia, dantza, UEU, Euskara eta Plazara aipatu ditu besteak beste Panpi Merkapiderekin.

Luzaz laguntzaile izan da EHZ festibalean, eta oroitzapen horiek oraindik gogoan zituela eta esperientzia ezinago formatzailea zela erran dio besteak beste. Plazara kooperatibako sortzaile eta kide da orain Eneko Gorri, hortaz ere aritu dira.

2025eko Maiatzaren 07a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Maiatzaren 5eko Makea eta Lekorneko berriak

maiatzaren_5eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 9:10ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2025eko Maiatzaren 06a

BERRIAK

Kafea erosteko edo bertan edateko gune berria Kanbon

kafea_erosteko_edo_bertan_edateko_gune_berria_kanbon

MP3 jaitsi

Kafe txigortzaile berri bat plantatu da Kanbon. Leo Carrere eta Iban Hiriart Urruti dira proiektu eramaileak. Alea Kafe Kanbo zentroan atzemanen duzue, Herriko Etxearen parean.

Kafea atzerritik ekarri, txigortu eta saltzen dute, etxerako, xehatua ala ez, baina lekuan berean ere dasta daiteke bixkotx goxo batzuekin. Olatz Idoatek hitz egin du Iban Hiriart Urrutirekin.

2025eko Maiatzaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016