BERRIAK

BO-ko formakuntza zentroak elkarlan bat abiatu du Hego Euskal Herriko beste talde batzurekin

bo_ko_formakuntza_zentroak_elkarlan_bat_abiatu_du_hego_euskal_herriko_beste_talde_batzurekin

MP3 jaitsi

Miarritzeko BO eta Euskadiko selekzioko 18 urtez petikako errugbilariak ohoretan izanen dira ostegun honetan, apirilaren 24an. Lagunarteko partida jokatuko dute Agileran, arratsaldeko 6etatik goiti, BO talde profesionalaren aintzin partida gisa, azken honek Beziers errezibituko du.

Gazteek, beren maila erakusteko parada izanen dute, baina, hori baino gehiago, BO-k duela urtea pasa hasi duten elkarlan baten fruitua izanen da trukaketa hau. Christian Amorena izan da abenturaren hastapen hortan, eta Olatz Idoatek harekin hitz egin du.

2025eko Apirilaren 24a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Apirilaren 24ko Etxalar eta Baztango berriak

apirilaren_24ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 9:10ean.

2025eko Apirilaren 24a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 04 22

adi_2025_04_22

MP3 jaitsi

Hatortxu Rock, Xatiro, Islabat, Arima Sutan, Astral Bakers, The Bug Club, Kalune, Gablé, Rest Up, Melvins, Burning The Oppressor, Heavy Heavy Low Low.

2025eko Apirilaren 23a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Apirilaren 22ko Makea eta Lekorneko berriak

apirilaren_22ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 9:10ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak. (Aste honetan, asteartez)

2025eko Apirilaren 23a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Apirilaren 22ko Azkaingo berriak

apirilaren_22ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2025eko Apirilaren 23a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskaraz izateak laguntzen ahal du sofrologian, baina gertatzen ahal da nahi izaitea gure mundukoa ez den norbait"

_euskaraz_izateak_laguntzen_ahal_du_sofrologian_baina_gertatzen_ahal_da_nahi_izaitea_gure_mundukoa_ez_den_norbait_

MP3 jaitsi

Maialen Alfaro angeluarra hurbildu da Gure Irratira aste honetan. 15 urtez, gorputz heziketa irakasle izan ondotik, orain sofrologoa da, musikaz lagundurik.

Kantari eta gitarristak, istorio parte hartzaileak proposatzen ditu bere ikusgarrietan, eta azken garaietan Hiru Emazte Kantari Gogoan emanaldian ibiltzen da, Lurdes Iriondo, Estitxu Robles eta Maite Idirin omentzeko.

Sofrologia aipatu dute Panpi Mercapidekin, nahiz eta medikuntza ez izan, mediku batek sortu duela esplikatu dio.

2025eko Apirilaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016