BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 16ko Makea eta Lekorneko berriak

azaroaren_16ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Gure hizkuntzaren zinema, gure zinemaren hizkuntza

gure_hizkuntzaren_zinema_gure_zinemaren_hizkuntza

MP3 jaitsi

Ostegun honetan azaroaren 17an 18:30tan, Josu Martinez zinegileak À¢Â€ÂœIrudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntzaÀ¢Â€Â liburua aurkeztuko du Baionan. UEU-k antolatuta Baionako Eusko Ikaskuntzan izanen den mintzaldiaz hitzegiteko Josu Martinez-ekin egon da Maia Muruaga.

Mintzaldira joateko asmoa baduzue idatzi komunikazioa@ueu.eus era lekuak atxikitzeko.

2022ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Euskaraldia hasi aitzin, txapa banaketak!

euskaraldia_hasi_aitzin_txapa_banaketak_

MP3 jaitsi

Euskaraldia ostiralean abiatuko da eta herrietan txapa banaketen lanak hasiak dira. Urruñara hurbildu da Maia Muruaga, astelehenean Urruñako herriko etxe aitzinean lehen txapa banaketak izan baitira, Euskaraldiaren Urruñako herri batzordeko Prudent Suduperekin mintzatu da.

Asteazken honetan arratseko 18.30etatik 19.30etara txapak banatuko dituzte Urruñako herriko etxean. Euskararen lehen eguna ere markatuko dute, ostiralean DJ Bull-ekin, herriko plaza animatuko baitu 18.30tatik goiti.

2022ko Azaroaren 16a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

"Txinan Menopausia, bigarren udaberria deitzen dute"

_txinan_menopausia_bigarren_udaberria_deitzen_dute_

MP3 jaitsi

Urte oso bat hilabetekorik gabe egon ondoan, emaztea Menopausian sartzen dela erraiten da.

Emazte bizian garrantzitsua den lehen hilabetekoen ondotik, hauen bukaera aipatu digu aldi honetan Ihitza parotek, naturopatiaren ikuspegitik.

Akidurak, umore aldaketak edo fisikoki eragiten duen fenomenoei erantzuteko, edo emazteak laguntzeko kontseilu batzu proposatu nahi izan dizkigu.

2022ko Azaroaren 16a

BERRIKETARIAK | SARA

Azaroaren 15eko Sarako berriak

azaroaren_15eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Azaroaren 15a

BERRIAK

"Black is Beltza II : Ainhoa" zineman asteazkenetik aitzina

_black_is_beltza_ii_ainhoa_zineman_asteazkenetik_aitzina

MP3 jaitsi

Black is Beltza lehen atala, 2018an atera zen. 60-70garren hamarkadan murgiltzen zen Manex-en bidaia politikoa, eta maitasun bidaia segitzen genuen. Bigarren atalean 80garren hamarkadan, Amanda kubatarraren eta Manexen alaba izango da protagonista: Ainhoa.

Azaroaren 4an egin zuten estrenaldia Baionako Atalante zinegelan. Bertan ziren Fermin Muguruza egilea, Jone Unanua ekoizlea, beren ahotsa eskaini duten Manex Fuchs, Maryse Urruty eta Iban Rusiñolekin mintzatu gira. Azaroaren 11an hedatu genuen emankizun osoa entzun.

2022ko Azaroaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016