BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 24ko Makea eta Lekorneko berriak

otsailaren_24ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 9:10ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2025eko Otsailaren 24a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #29

disko_gogorra_29

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet. Sasoi berri bat hasten dugu eta hilabete honetan talde hauekin:

  • The Wings
  • Miquela
  • Balake Sissoko feat Piers Faccini
  • Group Inerane
  • CCCP
  • Staff benda bilili
  • Ewnetegna Fequer
  • Anari
  • Nazan Soray
  • Débruit
  • André 3000
  • Bakar


2025eko Otsailaren 24a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Otsailaren 21eko Lehuntzeko berriak

otsailaren_21eko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiraletan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak 9:10ean.

2025eko Otsailaren 21a

BERRIAK

Har-Eman ikusgarri inklusiboa laguntzeko deialdia

har_eman_ikusgarri_inklusiboa_laguntzeko_deialdia

MP3 jaitsi

Har-Eman ikusgarri inklusiboa prestatzen ari da Kiribil konpainia.

Pasa den ekainean jada aurkeztu zuten ikusgarri bat, Cafecito Baionako ostatu inklusiboan ematen dituzten tailerren emaitza izan zena. Irailean beste talde bat osatu dute, elbarritasun batekin bizi diren pertsonak dira, kantari, antzerkilari, hots artista lanetan ari, Kiribil konpaniaren laguntzarekin.

Martxoaren 23an emango dute lehen emanaldia Senperen, eta maiatzaren 1 eta 2an Biarritzeko Colysée-an, bainan diru beharretan dira, eta horretarako sarean emateko kanpaina abiatu dute.

Arantxa Idieder mintzatu da Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako kidearekin.

2025eko Otsailaren 21a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 20ko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_20ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 9:10ean.

2025eko Otsailaren 20a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 02 18

adi_2025_02_18

MP3 jaitsi

Hyperbolika, Keu Agirretxea, Guda Dantza, Hostoak, The Lumineers, Panda Bear, The Wombats, Mr Ours, Lofofora, La Faiblesse, Cementery, Mantar.

2025eko Otsailaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016